euskaraespañol

Eguneko irudia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduazio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/10/08

Irudia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2021-2022 promozioa | Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, egin zen Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren 2021-2022ko ikasturteko 149 tituludunen graduazio ekitaldia.

Ekitaldiaren buru izan ziren Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, J. Xabier Ostolaza unibertsitate horretako zuzendaria, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Herri Lan diputatua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako diputatua eta Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.

Era berean ekitaldian, espedienterik onena lortu duten 2021-2022 promozioko graduko titulazioetako ikasleak bereizi ziren, eta Dani García Eskolako ikasle ohi eta PASABAN, S.A.ko zuzendari nagusiak hitzaldia eskaini zuen. Landarbaso abesbatzak eskainitako musika emanaldiak ekitaldiari amaiera eman zion.