euskaraespañol

Eguneko irudia

Solasaldia Valérie Mréjen frantses idazlearekin

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/18 Noiz arte: 2015/11/16, 13:00 - 16:51

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 18, 13.00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian, UPV/EHUren Frantses Filologia sailak, Bilboko Institut Français-ekin batera, kultur eta literatur jarduera bat antolatu du ‘La construction du moi dans l'oeuvre de Valérie Mréjen' izenburuaz [Niaren eraikuntza Valérie Mréjen-en lana]. Valérie Mréjen idazle frantsesak Rosa de Diego irakaslearekin izandako solasaldia da, irudiez lagunduta eta ondoren eztabaida, ikasle, irakasle eta, oro har, jende guztiarentzat irekita.

Valérie Mréjen Parisen jaio zen 1969.an. Arte ederren eskolan ikasi ostean, adierazpen baliabide ezberdinak landu ditu, hizkuntzare aukerak esploratzen. Arte liburuak editatzen hasi zen, bere lehendabiziko bideoa errodatu baino lehen. Bere lanak sarri erakutsi dira Frantzian eta atzerrian. Zenbait film labur, dokumental zuzendu du (‘Pork and Milk', 2004; ‘Valvert', 2008) eta fikziozko film luze bat ‘En ville', Bernard Schefer-ekin batera zuzenduta eta Cannes-eko zine zuzendarien hamabostaldirako hautatua 2011an. Argitaratu du ‘Mon grand-père' (1999), ‘L'agrume' (2001), ‘Eau sauvage' (2004), Allia edizioetan eta  ‘Forêt noire' (2012), POL edizioetan. 2014an, ikusle guztiontzako ikuskizuna aurkeztu zuen ‘Trois hommes verts', Gennevilliers teatroan. ‘Eau sauvage'zinemara eraman du Julien Fiserak 2014. urtean Béthuneko CDN-an.