euskaraespañol

Eguneko irudia

Collegium sciurus vulgaris

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/05/16

Irudia

NON: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza (Julianategi) NOIZ: 2024ko maiatzaren 15a. NORK: Arantza Muñoz. Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza.

 

Urtxintxa bizi bezain arinek urteak daramatzate Donostiako parkeetan barrena. Oraingo honetan, horietako batek bizileku hartu du Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren inguruko parke dotorean. Unibertsitateko pertsonalak berehalakoan onartu eta haren zaintza bere egin dute. Jakirik ere uzten diote, bere elikaduran lagunduko duelakoan. 

Nahiz aski mesfidati izan ohi den, erraz ikusten da oparia jaso eta behatoki seguruago batera arineketan itzultzen. 

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus