-
UPV/EHUko 44 Unibertsitate-Enpresa-Gizarte Gelek prestakuntza espezializatua eta ezagutzaren transferentzia errazten dute
-
Su motelean egindako 40 lan berri eramango ditu UPV/EHUk Durangoko Azokara
-
José A. Fernándezek, Olatz Fresnedok eta Lucía Martín Saizek egindako ikerketa batek Fundación Renal fundazioaren 2023ko saria jaso du
-
'Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea' ekimenak eta 'Yekar' master amaierako lanak Manuel Laborde 2023 sariak lortu dituzte
-
Ikasteko lau moduak eta nola erabili gelan
Beste kirol bat
Photocampus: Eguneko irudia
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/09/26

NON: Gipuzkoako Campusa. NOIZ: 2023ko irailaren 26a. NORK: Jorge Navarro. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.
Kirol berririk probatu nahi duzu? Hau da zure astea. Hiru campusetan hasi dira dagoeneko Kirolaren Asteko jarduerak, hala nola gaur goizean Gipuzkoako Campusean egin den gurpil-aulkiko saskibaloiari buruzkoa. Egun handia hilaren 27an izango da, asteazkenean, Bizkaiko Campusean, eta hilaren 28an, ostegunean, Arabako eta Gipuzkoako campusetan. Orduan bai, dozenaka modalitate izango dituzu lehen aldiz saiatzeko edo zure trebetasunak erakusteko.
Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus