euskaraespañol

Arte Erromanikoari buruzko V. jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/02/16, 19:15

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, otsailaren 16an, 19:15etan, UPV/EHUren Letren Fakultateko Areto Nagusian (Unibertsitateko pasealekua, 5, Vitoria-Gasteiz), Arte Erromanikoari buruzko V. Jardunaldien beste hitzaldi bat izango da. Oraingo honetan, "Dei artifex: munduaren sorrera eta mitoaren itxuraldatzea Santiago de Compostelako Katedraleko Porta Francigenan" du izenburu, eta hizlaria Francisco Prado Vilar izango da (Santiagoko Unibertsitateko Itzal handiko kertzailea, Síncrisis ikertaldekoa).

Arte Erromanikoaren Arabako Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Esperientzia Gelak, UPV/EHUko Artearen eta Musikaren Historia Sailak, Gasteizko Teologia Fakultateko Elizaren Historia eta Kristau Artearen Sailak eta Kalearte Turismo eta Kultura Saila dira aurtengo edizioaren antolatzaileak. Hauez gain, Erromanikoaren Lagunak Elkartearen, ACAEXAren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren babesa dute.

Saioak zabalik daude jende guztiarentzat, eta maskara nahitaez erabili beharko da. Edukiera unean une indarrean dagoen arautegiaren araberakoa izango da.