euskaraespañol

Euskobarometroak azken boladako datuak aurkeztuko ditu

Noiz eta non

2014/12/19 2014/12/19, 13:36 - 13:36

Deskribapena

Ostiralean, abenduak 19, 10.30ean, Bizkaia Aretoko Elhuyar gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), UPV/EHUko Politika Zientzia sailari dagokion Euskobarometro ikerketa taldeko arduradunek Euskobarometroaren azken boladako datuak eskainiko dituzte, urriaren 27tik azaroaren 14ra arte etxez etxe hartutako datuetan oinarritua.

Prentsaurrekoan izango dira:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Francisco José Llera, UPV/EHUko katedraduna eta Euskobarometroko zuzendaria

Prentsaurrekoan informazio grafiko eta dokumental guztia eskainiko da.

Informazio gehiagorako: www.ehu.eus/euskobarometro