Literatura, zinema eta mendiaren V. jardunaldiak eta III. Mendikultur Symposiuma
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/18 Noiz arte: 2014/11/20, 18:30 - 20:45
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Azaroaren 18tik 20ra bitartean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean egingo dira Literatura, zinema eta mendiaren V. jardunaldiak eta III. Mendikultur Symposiuma, Bilbao Mendi Film jaialdiaren jardueren barruan.
2014ko edizio honetan arreta berezia eskaintzen zaio generoaren perspektibari, argitara ekarriz emakumeek mendiaren munduan duten zeregina eta emakumeok eskaladaren, goi-mendizaletasunaren eta mendiko bestelako kiroletan integra zitezen erraztu duen gizarte eta kultur testuingurua.
Jardunaldiak arratsaldez egingo dira, filmen proiekzioarekin batera, hitzaldiak eta eztabaidak tartekatuko direlarik. III Mendikultur Symposiuma, ordea, eduki akademikoagoa izanik, ostegunarekin hasiko da, azaroak 19, 9.30etatik 18.00etara. Programaren barne da, gainera, andrazko eskalatzaileei buruzko argazki erakusketa bat, UPV/EHUren Arabako campuseko Letren Fakultatean azaroaren 10 eta 21 bitartean erakusgai izango dena.