GSC taldean zuzendutako doktorego tesiak

Estrategias para una medida precisa del flicker provocado por aerogeneradores

Doktoregaia:
Koldo Redondo Serrano
Urtea:
2016
Unibertsitatea:
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Zuzendaria(k):
Andoni Lazkano, José Julio Gutiérrez
Deskribapena:

Energia elektrikoaren hornitze-kalitatearen ikuspegitik, erronka handia da energia berriztagarria sarean txertatzea. Tesi hau IEC 61400-21 estandarrean zehazten den flicker edo tentsio gorabeherak neurtzeko prozeduraren ikerketan datza, sarera lotuak dauden haize-sorgailuen hornitze-kalitatea balioztatzeko.

Tesi honek desadostasunen sorrera prozeduraren lehenengo blokean dagoela ezagutarazi du, sare-fiktizio deritzona. Zehazki, seinaleen prozesatze digitalaz arduratzen diren bi zereginetan: tentsioaren oinarrizko osagaiaren aldiuneko fasearen estimazioa eta korrontearen deribazioa. Egindako ikerketak lan esperimental zabala behar izan du. Bertan, bai seinale simulatuak zein benetako haize-sorgailuen erregistroak tartean sartuz. Azkenik, egiaztapen froga protokolo bat proposatzen da. Protokolo honek desadostasunak murrizteko inplementazio digitalaren askatasun-graduak mugatzea du helburu.

Tesi lan honen ondorioak estandarra mantentzeko TC88 MT21 taldeari jakinarazi zaizkio, 3. edizio berrian barneratzeko zain egonez. Era berean, azaldutako flicker neurketa prozeduraren inplementaziorako gomendioak, erabilgarriak izan daitezke haize-sorgailuen hornitze-kalitatearen egiaztatze tresneria garatzen duten erakundeentzat, beraien inplementazioen diseinuak era egokian bideratzeko.

Esteka informazio gehigarriarekin: