Ikertzaile Nagusia
Gorka Galicia Aizpurua
- Kategoria: Unibertsitateko Katedraduna
- Eremua: Zuzenbide Zibila
- Saila: Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila
- Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea
- Posta elektronikoa: gorka.galicia@ehu.eus
- ORCID: https://orcid.org/0000-0002-4836-5864
- Ekoizpen Zientifikoaren Ataria: Argitalpenak
Gorka Galicia Aizpurua Zuzenbide Zibileko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Unibertsitate berean lizentziaduna eta zuzenbideko doktorea da. Ikasketa Amaierako Kutxa Saria jaso zuen, bere promozioaren espediente akademikorik onenari. Bere doktorego-memoriak (“Legítima y troncalidad: la sucesión forzosa en el Derecho de Bizkaia”) Francisco de Asís Sancho Rebullida III. saria jaso zuen.
UPV/EHUko Zuzenbide Zibila saileko Zuzendaria (2011-2016) eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko ordezko Magistratua (2018-2021) izan da. Euskal Zuzenbide Zibileko Batzordeko kidea da; Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena bultzatzeko eta zeregin horretan Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari aholku emateko eginkizuna duen organo aholku-emailea. 2014az geroztik, BJKNko Eskola Judizialak urtero gai horri buruz antolatzen duen urrutiko prestakuntza-ikastaroan irakaslea eta jarduera-tutorea da.
Ikertzaile nagusia izan da enpresekin eta administrazio publikoekin eginiko hainbat kontratutan eta I+G proiektuetan, bai estatalak bai autonomikoak.
Gaur egun, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Estatuko Ikerketa Agentziaren “Las garantías personales en el ordenamiento civil español: claroscuros sustantivos y concursales” (PID2020-119816GB-I00) izeneko I+G proiektuaren Ikertzaile Nagusia da, bai eta Eusko Jaurlaritzako “Pertsona, Familia eta Ondarea” Ikerketa Talde Bateratuarena ere (GIC IT1445-22).
Bere ikerketa-eremua ondare-zuzenbide zibilean oinarritzen da nagusiki: Obligazio eta kontratu-zuzenbidea, berme erreal eta pertsonalak, Oinordetza zuzenbidea.