PROFESORADO

Irakasleak

Edurne TERRADILLOS ORMAETXEA andrea

UPV/EHUko irakasle titularra.

Ordizian (Gipuzkoa-Espainia) jaio zen 1971ko maiatzaren 27an. Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko unibertsitateko titularra da. Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean Doktorea da (1999). Unibertsitatean lanean hasi zenez geroztik, Enpresa Zuzenbidea Saileko hainbat doktorego-programatan irakatsi du, eta hamar bat ikerketa-proiektutan parte hartu du.

Horrez gain, hainbat liburu zientifikoren eta hainbat artikulu zientifikoren egilea da. Guztiak Lanaren Zuzenbidearekin lotuta daude: enpresa-taldeen tratamendua, Europako negoziazio kolektiboa, proportzionaltasunaren printzipioa eta diziplina-boterea, enplegu-politika eta Europako Zuzenbide Soziala.

Gaur egun bi tesi zuzentzen ditu,  horietako bat europarra delarik.

Alazne ODRIOZOLA LANDERAS andrea

UPV/EHU Irakasle Titularra.

Alazne ODRIOZOLA LANDAERAS, Mutrikun (Gipuzkoa) jaioa, 1966-12-16an, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidearen Titularra da. Gainera UPV/EHUan Doktore izan zen 2007ko Martxoan.

1990an irakaskuntzan hasi zenetik, irakasgaia ezberdinetan eskolak eman ditu, gaztelainaz nahiz euskaraz, bai UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean baita Lan Harremanetako Eskolan ere, non gaur egun dagoen. Gainera Enpleguaren Kudeaketa eta Gizarte-Baliabideetako Masterraren Akademia Batzordearen kidea da eta bertan eskolak ematen ditu ere bai. Artikulu asko argitaratu ditu eta argitalpen ezberdinetan parte hartu du. Bestalde portuko zamaketarien lan harreman bereziari buruzko monografiaren autore da eta baita gaueko langile eta txandakako langileen osasuneko babesari buruzkoaren liburuarena ere. Bere ikerkuntza-lerro nagusia da lanaren harreman indibiduala, eta, besteak-beste gatazken judizio-kanpoko konponbideak eta lan harreman bereziak.

Posta elektronikoa: alazne.odriozola@ehu.es

Aranzazu FERNANDEZ lizentziaduna

Unibertsitateko irakasle elkartua Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).

Arantzazu Begoña FERNANDEZ URRUTIA Bilbon jaio zen (Bizkaia - Espainia), 1966ko abuztuaren 26an. Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna da (1990), eta Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateari atxikitako Enpresa Zuzenbidea Saileko irakasle kolaboratzailea da. Bertan, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea jakintza-arloko irakasgaiak irakasten ditu. Horrez gain, Gizarte Segurantzaren arloko enpresa-betebehar eta -erantzukizunekin, lan-kontratazioarekin eta bere gorabeherekin, eta Gizarte Seguratzaren babeserako eta gizarteratze-politikarako araubide juridikoarekin lotutako monografia eta artikulu zientifikoak argitaratu ditu. Gaur egun, ekoizpen-deszentralizazioak lan baldintzetan duen inpaktua eta langileen Gizarte Segurantzaren babesa ikertzen ari da.

Helbidea: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Agirre Lehendakariaren etorbidea, 83. 48015 Bilbo. Espainia
Telefonoa: 0034946013631
Faxa: 0034944755154
Posta elektronikoa: aranzazu.fernandez@ehu.es

Santiago COLLADO lizentziaduna

Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate Eskolako titularra.

Santiago COLLADO LUIS Navasfriasen jaio zen (Salamanca-Espainia), 1957ko maiatzaren 29an. Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea Unibertsitate Eskolako irakasle titularra da. Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean Zuzenbidean lizentziaduna da. Ibilbide profesionalean, ikerketari dagokionez, sei ikerketa-proiektutan parte hartu du. Horrez gain, bere espezialitateko gai ugariri buruzko hainbat irakaspen-artikulu idatzi ditu; besteak beste, mugikortasun geografikoa, lanaldia, administrazio publikoetako aldi baterako kontratatzeak, grebarako eskubidea, etorkinen gizarte-babesa, lan-administrazioa eta lan-arriskuen prebentzioa izan ditu ardatz.

Era berean, irakasle gisa jardun du espezializazioko titulu eta masterretan; besteak beste, Lan Arriskuen Prebentzioa Masterra irakatsi du Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP), eta Osasun Zentroen Zuzendaritza eta Kudeaketako Espezialista tituluko irakaslea izan da.

Gaur egun, Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioa Aldizkariko Erradakzio Kontseiluko kidea da.

Mª Elena GALDOS LOYOLA andrea

Zuzenbidean Doktore eta UPV/EHUko Lanaren Zuzenbidearen Irakasle Titularra da.

Lan Harremanetako eta Gizarte Segurantzaren gai ezberdinei buruzko hainbat artikulu idatzi ditu eta baita nazio-arteko kongresuetan parte hartu ere.

Louvain-la-Neuve (Bélgica) Unibertsitateko Visiting Fellow delakoa izan zen eta baita Quebec (Canadá)-eko Laval Unibertsitatean ere bai.

Gaur egun bere ikerkuntza-lerro nagusia da laneko istripuetatik ondorioztatutako enpresako erantzukizuna eta baita segurtasun eta laneko osasuneko aurreikuspeneko neurriak ere, gizarte jurisdikzio-ordenaren inguruko beste gai batzuk jorratu ez ezik.

Sara LALLANA DEL RIO lizentziaduna

UPV/EHUko Enpresa Zuzenbidearen Saileko Irakasle Elkartua da eta baita jardunean dagoen abokatua ere. UPV/EHUn Lizentziatua, non DEA ikasketak egin zituen, Florentzako (Itaila) Europako Unibertsitateko Institutuko ikerkuntza Master bat du.

Bere bizitza profesionala sektore pribatuan (enpresa) nahiz publikoan jardun du: irakaskuntza eta epailetza. Ikerkuntza egonaldi ezberdinak egin ditu, Laneko Nazioarteko Erakundean (OIT, Ginebra, Suitza) eta baita Oxfordeko Unibertsitatean ere, Visiting Fellow delako kategoriarekin.

Nazioarteko mintegi eta kongresu askotan biziki parte hartu egin du. Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren mesedetara nazioarteko ekintzak prestatzen parte hartu du ere bai. Horrez gain, abokatuen heziketarako ekintzak antolatu ditu, Abokatuen Nazioarteko Batasunaren agindutara. Bestalde, "Model Contracts for Small Firms: Legal Guidance for Doing International Business" izeneko liburuan parte hartu du aditutzat, Nazioarteko Merkataritza Zentroak (ITC) argitaratua, hain zuzen ere. Bere laneko hizkuntzak gaztelania, ingelesa, frantsesa, italiera eta euskara dira.

Dra Amaya Mtez de Viergol Lanzagorta

Dra Amaya Mtez de Viergol Lanzagorta

Profesora de Derecho del Trabajo y de la Seguridad Social en la Facultad de Relaciones Laborales y Trabajo Social (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea) donde he impartido docencia desde 1994, de Derecho del Trabajo, Seguridad Social, Derecho Sindical, Auditoría Socio-Laboral, Nóminas y Seguros Sociales por Ordenados, Resolución de Conflictos Colectivos y Planes de Igualdad. También he impartido docencia en el Master de Agentes de Igualdad, en un Curso de Estudios Complementarios sobre Planes de Igualdad, y sobre Planes de Igualdad en el Grado y en un Master de Recursos Humanos, así como en el Master de Abogacía. Doctora en Derecho; título de Agente de Igualdad y de Especialista Universitaria en Violencia de Género, etc....Mi tesis doctoral versó sobre la aplicación del enfoque de género y elaboración de Planes de Igualdad en el personal al servicio de la Administración de Justicia.

He sido Magistrada Suplente en el TSJ del País Vasco, y también he trabajado para una empresa de Consultoría diseñando y elaborando Planes de Igualdad en la Administración Públicas y empresas privadas, o elaborando informes para implementar normativa autonómica. He colaborado en diversos proyectos con EMAKUNDE (Instituto Vasco de la Mujer). Desde el año 2013, soy miembro en la Confederación Europea de los Sindicatos de la Educación del Grupo de Trabajo de Igualdad así como del Comité Permanente de Igualdad (2013-2017/2017-2010), Confederación en la que también fui miembro del Comité Permanente de Educación Superior e Investigación (2013-2017).Tengo unos 40 blogs especializados, pero sobre todo uno en el que suelo tratar estos temas (www.planesdeigualdad.blogspot.com ), y el matriz de todos ellos (www.amayamartinezdeviergol.blogspot.com)