Tituluaren gakoak
Titulu honek Arreta Goiztarraren zerbitzu espezializatuen oinarriei, jarduteko printzipioei, garapenari, egungo egoerari eta esku hartzeko prozedurari ekiten die. Haur garapenaren prozesua jaio aurreko, jaiotzeko, jaio osteko eta haurtzaro goiztiarreko etapetan berraztertzen da eta baita prozesua bera erraztu edo arriskutan jar dezaketen faktore biologikoak, familiarrak eta sozialak ere. Azken atala Arreta Goiztiarren beharrizana duten haurren antzematerako, ebaluaziorako eta diagnosirako gaitzean zentratzen da.
Helburuak ikasleak antzemate, ebaluazio eta diagnosia atazak, beste arloetako eta zerbitzuetako profesionalekin koordinatuz eta perspektiba integral batez burutzeko gai izatea da, eta bakoitzaren eremu profesionalari dagozkien funtzioak betetzeko ezinbestekoak diren oinarrizko trebetasunak eta jakintza jasotzea.
Azalpen-klaseen, kasuen azterketaren eta analisiaren, arazoen ebazpenaren eta role-playing-aren bidezko formazio teoriko-praktikoa eskaintzen da, Ikasleen parte-hartze aktiboa eskatzen dutelarik.