GAKOAK - Berezko masterra: Arreta integrala zainketa aringarrietan

Tituluaren gakoak

Populazioaren zahartzea eta gaixotasun kroniko edo endekapenezkoak dituzten pertsona kopuruaren igoera erronka garrantzitsuak dira gizarte garatuetan. Zainketa aringarriek, beraz, osasun publikoaren arlo garrantzitsu bat osatzen dute. Pertsonen bizitza amaitzen ari denean, sufrimenduari, duintasunari, zainketarako beharrei eta bizi kalitateari erreparatzen zaie arlo honetan.

Gaixotasun sendaezin baten egoera aurreratuan dauden pertsonek, hots, egoera kliniko terminalean daudenek, arreta gizatiarra eta konpetentea emanen dieten profesionalak behar dituzte, beren premia fisikoak, emozionalak, sozialak eta espiritualak asetzeko.

Master honen helburua da ikasleei beharrezkoak diren jakintzak, gaitasunak eta jarrerak erakustea, jarduera kliniko eta psikosozial eraginkor bat burutzeko gai izan daitezen eta, aldi berean, ikertu eta kudeaketa lanak egin ditzaten. Horrela, gaixoei eta haien ingurukoei arreta osoa eskaini ahal izango diete, terminaltasun eta kronikotasun egoeretan.

Masterrak, gainera, ikerketa, prestakuntza etengabea eta kalitatezko zainketa aringarrien difusioa planteatzen ditu, jarduera ardatz gisa.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

4 ARRAZIO - Berezko masterra: Arreta integrala zainketa aringarrietan

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Programa teoriko eta praktiko osoa eskaintzen du, barne hartzen dituena arlo klinikoak, soziosanitarioak, ikerketakoak eta kudeaketakoak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko profesionalek ematen dute, esperientzia handia dutenak bai arlo klinikoan bai irakaskuntzan.
  • Prestakuntza osatzeko, tutoretzapeko praktikak egiten dira, gure erkidegoaren zainketa aringarrien eta soziosanitarioen zerbitzu prestigiotsuetan.
  • Erraztasunak ematen dira, ikasleek ikasketak eta lana uztartzeko aukera izan dezaten.

IRUDIA - Berezko masterra: Arreta integrala zainketa aringarrietan

IRTEERAK PROFESIONALAK - Berezko masterra: Arreta integrala zainketa aringarrietan

Irteerak profesionalak

Fase terminalean dauden gaixoen arretan inplikatutako profesionalek zainketa aringarrien gaineko prestakuntza eduki behar dute, pertsona horien eskubideak eta duintasuna bermatzeko eta arreta osoa eskaintzeko, laguntza maila guztietan. Prestakuntza akademiko hori edukiz gero, errazago kontratatuko dituzte arlo horretan. Era berean, prestakuntza hori edukitzea baldintza bat izango da, Osasun Ministerioaren Zainketa Aringarrien Prestakuntza Aurreratuko Diploma eskuratu ahal izateko.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).