GAKOAK - Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU HIZKUNTZA HAUTATUA EU Unibertsitate Aditua Unibertsitateko Aditua: Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza

TITULUAREN GAKOAK

Unibertsitateko aditu titulua ekintzaile eta profesionalentzat pentsatuta dago, eta ez da zertan unibertsitate titulu bat izan aurretik.

  1. Ezagutza solido eta intentsiboak eskuratuko dituzu sortu nahi duzun negozio eredua ezartzeko.
  2. Eskura jarriko dizkizugu enpresa modu egituratuan hazteko behar dituzun tresnak.
  3. Zuzendaritza gaitasunak garatuko dituzu ekintzailetza proiektuei forma emateko eta bezero eta inbertitzaileen konfiantza lortzeko.

Profesional onenen hitzaldiak entzun ahal izango dituzu, eta bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzu benetako enpresen esperientziak. Horrez gain, zure inguruneko gakoak ulertuko dituzu, eta, hala, zure garapen profesionala zure beharretara egokitu ahal izango duzu.

Aplikazio habiaratuak

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kreditu kopurua

19 ECTS kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

1.400 €

Irakaslekua

Bilboko Eknomia eta Enpresa Fakultatea

Arduraduna

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea


946017023

Titulu hau Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza (MBA e3) Berezko Masterraren parte da

Titulu hau Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza (MBAe3) Berezko Masterraren parte da.

Ikusi Master honi buruzko informazioa

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitateko Aditua: Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Sektore estrategikoetan proiektu berrien buru izateko gai izango zara.
  • Proiektu pilotu erreal bat sortu ahal izango duzu zure negozio ideiatik abiatuta, eta haren bideragarritasuna ebaluatu ahal izango duzu.
  • Eskolak eta tutoretzak unibertsitateko irakasleek eta hainbat arlotako profesional adituek ematen dituzte, erdizka.
  • Prestakuntza integrala jasoko duzu enpresa kudeaketaren eta zuzendaritzaren arloan (MBA).

Irteera profesionalak - Unibertsitateko Aditua: Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza

Irteera profesionalak

  • Enpresa zuzendariak eta kudeatzaileak
  • Oinarri teknologikoko enpresa berrien sustatzaileak/ekintzaileak
  • Berrikuntzarekin lotutako sektoreetako profesional autonomoak
  • Enpresak sortzen laguntzen duten erakundeetako aholkulariak
  • Zientzia eta teknologiaren transferentziaren kudeatzaileak
  • Goraka ari diren arloetan espezializatutako zuzendari exekutiboak

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak