GAKOAK - Berezko Masterra: Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza

TITULUAREN GAKOAK

Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterra (MBAe3) negozio proiektu berritzaile bat lideratu eta kudeatu nahi duten pertsonentzat diseinatutako graduondoko bat da. Prestatzen dituen profesionalek negozio berriak mugitzeko autonomia exekutiboa eta gaitasuna dute, eta enpresa errotuetan zuzendaritza postuak bete ditzakete.

Batez ere, profil teknikoa (ingeniaria, arlo zientifiko-sanitarioaren diziplinak, etab.) duten profesionalei eskaintzen zaie, eta, orobat, enpresa arloari lotuta ez dagoen unibertsitate prestakuntza izanik (Giza Zientziak, Zuzenbidea, etab.), enpresa kudeaketari eta zuzendaritzari buruzko gaitasunetan trebatzeko beharra duten guztiei. Modu espezifikoan, “zerotik” abiatuta enpresa proiektu bat sortzeko behar diren trebetasunak eta egin behar diren urratsak lantzen dira, eta ekintzaileei laguntza ematen zaie negozio plana definitzeko prozesu osoan, ekintzaileen ekosistemaren eragile nagusiekin harremanetan jartzeko erraztasunak emanda.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Iraila 2024

Azaroa 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

4.300 €

Irakaslekua

Bilboko Eknomia eta Enpresa Fakultatea

Arduraduna

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Harremanetarako


946017023

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra: Ingurugiro Zuzenbidea

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Sektore estrategikoetan proiektu berrien buru izateko gai izango zara.
  • Proiektu pilotu erreal bat sortu ahal izango duzu zure negozio ideiatik abiatuta, eta haren bideragarritasuna ebaluatu ahal izango duzu.
  • Eskolak eta tutoretzak unibertsitateko irakasleek eta hainbat arlotako profesional adituek ematen dituzte, erdizka.
  • Prestakuntza integrala jasoko duzu enpresa kudeaketaren eta zuzendaritzaren arloan (MBA).

Irudia - Berezko Masterra: Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza

IRTEERA PROFESIONALAK - Berezko Masterra: Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza

Irteera profesionalak

  • Enpresa zuzendariak eta kudeatzaileak
  • Oinarri teknologikoko enpresa berrien sustatzaileak/ekintzaileak
  • Berrikuntzarekin lotutako sektoreetako profesional autonomoak
  • Enpresak sortzen laguntzen duten erakundeetako aholkulariak
  • Zientzia eta teknologiaren transferentziaren kudeatzaileak
  • Goraka ari diren arloetan espezializatutako zuzendari exekutiboak

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak