GAKOAK - Unibertsitate Espezializazioa: Arreta Psikosoziala Zainketa Aringarrietan

Populazioaren zahartzea eta gaixotasun kroniko edo endekapenezkoak dituzten pertsona kopuruaren igoera erronka garrantzitsuak dira gizarte garatuetan.Zainketa aringarriek, beraz, osasun publikoaren arlo garrantzitsu bat osatzen dute.Pertsonen bizitza amaitzen ari denean, sufrimenduari, duintasunari, zainketarako beharrei eta bizi kalitateari erreparatzen zaie arlo honetan.

Gaixotasun kroniko baten egoera aurreratuan dauden pertsonek, hots, egoera kliniko terminalean daudenek, arreta gizatiarra eta konpetentea emango dieten profesionalak behar dituzte, beren premia fisikoak, emozionalak, sozialak eta espiritualak asetzeko.

Espezializazio titulu honek 32 ECTS kreditu ditu, eta ikasleei esku hartze psikosozial eraginkorra eta aldi berean ikertzailea garatzeko beharrezkoak diren jakintzak, trebetasunak eta jarrerak ematea du helburu, pazienteei eta haien inguruneari arreta integrala emateko ahalmena emanez terminalitate eta kronikotasun egoeretan, eta jakintza eta trebetasunak emanez zerbitzu eta diziplina medikoen ikuspegitik, pazienteak egoera honetan izan ditzakeen eta behar dituen patologia eta zaintza aniztasunari aurre egin ahal izateko.

Aplikazio habiaratuak

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

ESTEKA - Arreta Osoa Zainketa Aringarrietan

Titulu hau Arreta Osoa Zainketa Aringarrietan Berezko Masterraren parte da.

Ikusi Master honi buruzko informazioa

4 ARRAZIO - Unibertsitate Espezializazioa: Arreta Psikosoziala Zainketa Aringarrietan

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Programa teoriko eta praktiko osoa eskaintzen du, barne hartzen dituena arlo klinikoak, soziosanitarioak, ikerketakoak eta kudeaketakoak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko profesionalek ematen dute, esperientzia handia dutenak bai arlo klinikoan bai irakaskuntzan.
  • Prestakuntza osatzeko, tutoretzapeko praktikak egiten dira, gure erkidegoaren zainketa aringarrien eta soziosanitarioen zerbitzu prestigiotsuetan.
  • Erraztasunak ematen dira, ikasleek ikasketak eta lana uztartzeko aukera izan dezaten.

IRTEERAK PROFESIONALAK - Unibertsitate Espezializazioa: Arreta Psikosoziala Zainketa Aringarrietan

Irteerak profesionalak

Fase terminalean dauden gaixoen arretan inplikatutako profesionalek zainketa aringarrien gaineko prestakuntza eduki behar dute, pertsona horien eskubideak eta duintasuna bermatzeko eta arreta osoa eskaintzeko, laguntza maila guztietan. Prestakuntza akademiko hori edukiz gero, errazago kontratatuko dituzte arlo horretan. Era berean, prestakuntza hori edukitzea baldintza bat izango da, Osasun Ministerioaren Zainketa Aringarrien Prestakuntza Aurreratuko Diploma eskuratu ahal izateko.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).