Irakasleak
ROSA MINDEGUIA PETRIRENA
- Ezagutza arloa
- Ekonomia Aplikatua
- Saila
- Ekonomia Aplikatua
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- rosa.mindeguia@ehu.eus
Psikologian doktorea (UPV/EHU, 2020), Erakundeen Psikologian eta Esku-hartze Psikosozialean masterra (UPV/EHU, 2015) eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua (UPV/EHU, 2013). Gaur egun, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasle gisa lan egiten du Kudeaketa Eredu berriak eta Enpresaren Ekonomia: Antolaketa eta Zuzendaritza irakasgaietan.
Lehenago, UPV/EHUrekin lotura izan du doktoretza ondoko ikertzaile gisa, DOKBERRI eta EUROPEAN NEXT GENERATION bekei esker. Horrez gain, ikerketa-egonaldiak egin ditu Aucklandeko Unibertsitatean (Zeelanda Berria) lau hilabetez eta Tilburgeko Unibertsitatean (Herbehereak) 8 hilabetez. Gaur egun, Tilburgeko Unibertsitatearekin (Herbehereak) lotuta jarraitzen du, inplikazio handiko lan-sistemei buruzko ikerketa-proiektu baten bidez.
Doktoretza aurreko eta ondorengo esperientziari esker, 10 artikulu zientifiko argitaratu dira inpaktu handiko aldizkarietan, bai erakundeen psikologiaren arloan, bai oinarrizko prozesu psikologikoen esparruan. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak finantzatutako bide-segurtasunari buruzko ikerketa-proiektuetan parte hartu du.