Zuzenbidea gizartearen bizikidetza arautzen duten arauen multzo bat da, interes gatazkak konpontzea ahalbidetzen duena. Zuzenbidea edozein gizarteren funtzionamendu egokirako oinarria da; izan ere, gizartea osatzen duten pertsonen eskubideak eta betebeharrak ezartzen ditu, eta horregatik, hain zuzen, gure eguneroko bizitzaren esparru gehienei eragiten die.
Zuzenbidea bizirik dagoen zientzia bat da, etengabe eboluzionatzen ari dena. Izan ere, aldatzen dira herritarren beharrak, aldatzen da gizartea eta aldatzen dira legeak ere.
Zuzenbideko Graduan prestakuntza osoa jasoko duzu, jarduera profesionalerako prestatuta egoteari begira, eta gizarte harremanen arlo guztietan planteatu daitezkeen arazo juridikoak konpontzeko gaitasuna eskuratuko duzu.
Abokatu lana bertatik bertara ezagutzeko eta horretan jarduteko, nahitaezko kanpoko praktikak egingo dituzu bulegoetan, aholkularitzetan edo erakunde publikoetan.
Horrez gain, aukera dago titulazio bikoitz bat lortzeko Kolonbiako Universidad Santo Tomas-ekin.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Atala
Campusa
Bizkaia
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,42 €
Gutxieneko nota
11,034 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
108 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Kultuagoa izango zara, zuzenbidearen jardun arlo guztietan lan egiteko prestua.
- Justizia Sozialaren aldeko gure Klinika Juridikoan ezagutuko dituzu injustizia egoeretan bizi diren pertsona eta kolektiboen egiazko kasuak.
- Praktikak izen oneko bulegoetan, epaitegietan, fiskalian, administrazioan… edo zeuk proposatutako tokian.
- Jakintza eta esperientziak partekatu ahal izango dituzu, Espainia, Europa, Latinoamerika, Kanada, AEB eta besteko unibertsitateetan egindako egonaldiak eginda.
Sarrera-profila
Analisi kritikorako eta argumentatzeko gaitasuna, gizarte sentsibilitatea eta ikasteko gogo handiak badituzu eta, gainera, gizarte zuzenago baten alde lana egin eta arazoak konpontzen lagundu nahi baduzu, Zuzenbideko Gradua da zure lekua, zalantzarik gabe.
Irteera profesionalak
Abokatutza Masterra egin ondoren, abokatu lana egin ahal izango duzu bulego, enpresa eta aholkularitzetan, esparru askotan:
- Orientazioa, hainbat arlotan: zergak, merkatuak, lana...
- Giza baliabideak
- Laneko segurtasuna eta osasuna
- Kontabilitatea eta finantzak
Administrazio publikoetan:
- Justizia (epailea, fiskala…)
- Ogasuna (ikuskaritza…)
- Notariotza eta erregistroa
- Kidego diplomatikoak
Baita nazioarteko erakundeetan ere: Europar Batasuna, Europako Kontseilua, Nazio Batuak, Lanaren Nazioarteko Erakundea, Munduko Merkataritza Antolakundea, etab.
Eta irakaskuntza eta ikerketaren arloan.