Irakasleak
MIREN EDURNE LOPEZ RUBIA
- Ezagutza arloa
- Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea
- Saila
- Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila
- Ikastegia
- Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
- Posta elektronikoa
- mirenedurne.lopez@ehu.eus
EHU/UPVn Zuzenbidean lizentziatua (1992) eta Doktorea (2014). 1994. urtetik irakasle gisa aritzen da unibertsitate berean. Lan arriskuen prebentzio arloan goi mailako eginkizunak burutzeko titulua dauka, zehazki Ergonomía eta Psikosoziologia Aplikatuan.
2015tik 2018ra arte, Lan Harremanak. Revista de Relaciones Laborales (EHU/UPV Press) aldizkariaren zuzendaria izan zen eta gaur egun Giza Baliabideen eta Enplegu kudeaketaren Unibertsitateko Masterraren arduraduna da.
Lan Harreman eta Giza Baliabide Graduan eta Giza Baliabideen eta Enplegu kudeaketaren Unibertsitateko Masterrean irakasten du.
Bere ikerketa lerro nagusiak lan arriskuen prebentzioa eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna dira.