Irakasleak
JON MIRENA LANDA GOROSTIZA
- Ezagutza arloa
- Zuzenbide Penala
- Saila
- Zuzenbide Publikoa
- Ikastegia
- Zuzenbide Fakultatea
- Posta elektronikoa
- jonmirena.landa@ehu.eus
Jon-Mirena LANDA Zuzenbide Penaleko Katedradun -akreditatua- da Zuzenbide Fakultatean -Bizkaiko atala- (UPV/EHU), bai eta Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedraren zuzendaria (UPV/EHU).
Egun, ikerkuntza taldeburua da, Espainiako gobernuak finantzatutako proiektu batean (I+D+I DER 2015-64599-P UE/FEDER), ikuspegi konparatutik zigorren sistema aztertzen duena, gorroto-delitu eta terrorismo-delituak bereziki kontuan harturik. Bere ikerkuntza-lerro nagusiak honakoak dira: arrazakeria, xenofobia, diskriminazioa, baita gorroto-delituak, terrorismoa, gizateriaren aurkako delituak eta penologia ere.
10 monografia argitaratu ditu, 50 artikulu baino gehiago aldizkari zientifikoetan, liburu kapituluak, itzulpenak eta irakaskuntzako materialak. Atzerriko hainbat unibertsitatetan ikerlari edota irakasle bisitari egondakoa da: azken aldiotan honako hauetan, Cambridge Unibertsitateko Lauterpatch Centre for International Law (Erresuma Batua; 2010, 2011, 2012 eta 2014), Munich-eko Unibertsitatea (Alemania, 2015), Viena-ko Ludwig Bolzmann Giza Eskubideen Institutua (Austria, 2016) eta Edinburgh Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatea (Eskozia, Erresuma Batua, 2018). 2005eko azaroan Vom Humboldt ikerkuntza-beka eskuratu zuen eta 2005eko azarotik 2009ko maiatza arte Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideetarako zuzendaria izan zen, Justizia Sailean.
1992. urtetik aurrera euskaraz irakasten du Zuzenbide Fakultatean -Bizkaia- (UPV/EHU), eta 2011. urteaz geroztik Criminal Law ingelesez.