Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Antolaketa egitura publiko eta pribatuetan gertatzen diren oinarrizkoak prozesuak eta beharrak identifikatzea eta analizatzea.
- Arazo sozial nabarmenen oinarrizko osagarriak Identifikatzea eta definitzea.
- Arazoei eta, behar sozialei buruzko informazioa era sintetikoan analizatzea, genero, klase eta etnia desberdintasunei arreta berezi jarriz.
- Datuen eta praktika sozialen gaineko jarrera kritikoa garatzea.
- Erakunde publiko eta pribatuetan kudeaketa-estrategiak lantzea eta garatzea.
- Erakunde publiko eta pribatuetan, politikak eta hezkuntza eta formakuntza programak diseinatzea eta ebaluatzea, bakearen eta balore demokratikoren kultura sustatuz.
- Etorkizun profesionalari begira, argudiatzeko eta analisi soziologikoak egiteko garaian zorroztasun intelektual eta etikoa erabiltzea.
- Ikerkuntza soziologikoko txosten bat lantzea eta aurkeztea.
- Planteatutako helburuak kontutan harturik ikerkuntza soziologiko bat planifikatzea eta egitea.
- Politika publikoko eta esku-hartze sozialeko proiektuak eta beraien emaitzak diseinatzea, kudeatzea eta ebaluatzea.