Mugikortasuna_titulua

Mugikortasuna

Movilidad-industria-elektronikaren-eta-automatikaren-ingeniaritzako-gradua-bizkaia

Mugikortasun programetan parte hartzea hautazkoa da. Hautapena hirugarren mailan egiten da, graduen kasuan.

Programa hauetan parte hartu ahal izango duzu: Erasmus+ (Europako 25 norako baino gehiago); AL programa (Latinoamerikako 7 norako); eta Beste Norakoak (Asia eta AEBko 11 herrialde baino gehiago). Gainera, gure eskola GE4 eta GLOBAL E3 sareetan dago.

Laugarren mailan, sei hilabeteko edo ikasturte osoko egonaldi bat egin ahal izango duzu estatuko unibertsitate batean, SICUE programaren bidez. 56 unibertsitatek parte hartzen dute.

Gainera, praktikak egin ahal izango dituzu atzerriko enpresetan, Eskolako Enpresekiko Harremanetarako zuzendariordetzarekin elkarlanean. Titulu bikoitzeko hitzarmenak ditugu Europako (Frantzia, Erresuma Batua eta Suedia) eta AEBko (IIT Chicago eta University of Cincinnati) erakundeekin.

Ikusi norakoak, baldintzak eta laguntzak zure zentroko webgunean.