Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua titulu praktiko bat da, aplikazioa duena gure herriko sektore estrategiko gehienetan eta gure inguruan eragin handia duten arloetan; hala nola makina erremintan, automobilaren industrian, aeronautikan, robotikan eta mikroelektronikan. Beste arlo batzuetan ere aplika daiteke: medikuntza, nekazaritza, salgaiak banatzeko prozesuak, trafikoa kudeatzeko sistemak, energia ekoizpena eta banaketa, etab.
Gradu honek gaitasuna emango dizu zirkuitu elektronikoak sortzeko, ekoizpen prozesuen tresnerian eta automatizazioan hobekuntzak egingo dituzten sistemak garatzeko, eta industria prozesuetako kontrol sistemak sortu eta analizatzeko.
Ezagutza arloa
Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikastegia
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,23 €
Gutxieneko nota
5,618 ezohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
130 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Gradu honetako tituludunen artean, oso altua da laneratzea eta punta-puntan eta eten gabe aldatzen ari diren teknologietan prestatzen du, aplikazio eremu oso zabala dutelarik.
- Eduki berritzaileez gainezka dagoen titulazioa duzu, gaur egungo erronka profesional nagusietara bideratuta: Industria 4.0, robotika, automatizazioa eta beste.
- Irakasgai praktiko asko duen gradu eta ikasketa da.
- 48 kreditu gehigarri eginda, gradu bikoitza lor dezakezu Ingeniaritza Mekanikoko Graduarekin edo Ingeniaritza Elektrikoko Graduarekin.
Sarrera-profila
Elektronikak jakin-mina sortu badizu beti, ezin bazara egon gailu eta zirkuitu elektronikoak desmuntatu eta berriro muntatu gabe, eta robotikaren, energia berriztagarrien, garraio elektrikoaren, komunikazioen, domotikaren edo sistema automatikoen zale amorratua bazara, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan duzu lekua.
Irteera profesionalak
Industria sektorean, enpresa aukera handia duzu: automobilgintza, siderurgia, energia, makina erreminta, kimika, ingurumena, industria produktuak, robotika, adimen artifiziala…
- Proiektuak idatzi, sinatu eta garatzea industria ingeniaritzako proiektuetan, industria elektronikaren eta proiektuen zuzendaritzaren alorretan.
- Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak eta txostenak egitea.
- Enpresa arloko antolakuntza eta plangintza.
- I+G+b sailak.
Irakaskuntzan ere lan egin ahal izango duzu.