Irakasleak
JOSU GOIKOETXEA SALUTREGI
- Ezagutza arloa
- Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
- Saila
- Lengoaia eta Sistema Informatikoak
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- josu.goikoetxea@ehu.eus
Alor akademikoan, Automatika eta Elektronika Industrialeko Goi Ingeniaritza titulua lortu nuen
Deustun 2003an. Gero, 2013/2014 ikasturtean Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra
egin nuen UPV/EHUn, eta doktoretza hasi nuen UPV/EHUn. 2018ko uztailean bukatu nuen,
Cum Laude notarekin.
Ikerketa alorrean, Fundacion Centros tecnológicos beka lortu nuen, eta 2003ko urrituk 2005eko
urrira Ikerlanen hainbat proiketuan parte hartu nuen, sistema mekatronikoen alorrean. Enresa pribatuetan
zazpi urte pasa ondoren, aurreko paragrafoko masterra egin nuen, eta punlikazio bat lortu nuen workshop batean.
Doktoretzako ikerketaren ondorioz, 5 publikazio izan ditut: beraietako bat Q1 kuartileko aldizkarian, eta beste bi core
A eta A+ kongresuetan. Dokotoretza garaian ikerketa proiektubatean parte hartu nuen, eta ondoren hirutan.
Dozentziari dagokionez, Donostiko Ingenieritza Informatikoko Graduan 2016/2017 eta 2017/2018 ikastuteetan
klaseak eman ditut, bi kreditu kurtso akoitzean.
Lan esperientzia zabala daukat, eta I+G ingeniari legez hainbat enpresatan egin dut lan, hainbat alorretan.
Nire ibilbide akademikoa eta profesionala ikastaroekine eta mintegiekin osatu ditut. C1 maila daukat ingelesez
(klaseak emateko akreditazioarekin) eta C2 euskeraz.