Haur Hezkuntza ez da nahitaezko hezkuntza etapa bat; baina, halere, garrantzi handikoa da pertsonen prestakuntzari dagokionez. 0-6 urte artean hasten gara, hain zuzen, gure nortasuna garatzen, bai eta buruestimua, izaera, balioak eta adimen emozionala garatzen ere. Irakaslearen irudia funtsezkoa da etapa honetan, irakasleak baitira haurraren erreferente nagusiak, familiarekin batera.
Haur Hezkuntzako Graduan, erronka handi horri aurre egiteko beharrezkoa den prestakuntza akademikoa, teorikoa zein praktikoa, jasoko duzu. Haurrek garapen pertsonala izan dezaten laguntzeko premiazkoak diren tresnak barneratuko dituzu, zehazki artearekin, zientziarekin, etikarekin, gizartearekin, hizkuntzalaritzarekin, mugimenduarekin, matematikarekin eta teknologiarekin lotutako edukietan.
Gainera, honako aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Irakurzaletasunaren Sustapena eta Biblioteka; Kultura arteko Hezkuntza; Hizkuntzen Trataera Bateratua; eta Dramatizazioaren bidezko Adierazpena eta Komunikazioa.
Bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktikak eginda, bertatik bertara parte hartuko duzu hainbat ikastetxetan egingo diren hezkuntza proiektuetan.
Sartzeko baldintza: euskararen B2 titulua izatea.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Campusa
Araba
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,72 €
Gutxieneko nota
9,504 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
110 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Harreman zuzena lan munduarekin: 3 praktika aldi, guztira 23 aste, Euskal Herriko Autonomia Erkidego eta Nafarroako ikastetxeetan.
- Ikasketa plan osatua, metodologia aktibo eta parte hartzailearekin: haurtzaroaren psikologia, eskola inklusiboa eta beste.
- Espezializaziorako 4 lerro, interes eta egunekotasun handiko hezkuntza gaietan.
- Mugikortasun programak Espainiako, Europako eta Latinoamerikako unibertsitateekin: Erasmus +, SICUE, UPV/EHU-LA eta beste norakoak.
Sarrera-profila
Hezkuntza eta pertsonak interesatzen bazaizkizu, aniztasun soziala eta kulturala errespetatzen badituzu, jakin-mina eta behatzeko gaitasuna badituzu, eta iruditzen bazaizu gure gizartea hobetzeko txikienetatik (0-6 urte) hasi behar dugula, Haur Hezkuntzako Gradua da zure aukera.
Irteera profesionalak
Haur Hezkuntzako etapako irakasleak. Baita hezkuntzarekin lotutako beste arlo batzuetan ere: ospitaleetako ikasgelak, presondegietako ikasgelak, gobernuz kanpoko erakundeak, museoak, ludotekak, argitaletxeak, etab.