Irakasleak
ARKAITZ LAREKI ARCOS
- Ezagutza arloa
- Didaktika eta Eskola Antolakuntza
- Saila
- Didaktika eta Eskola Antolakuntza
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- arkaitz.lareki@ehu.eus
Maisua (1997), Psikopedagogian lizentziatua (2000) eta Hezkuntza arloko doktorea (2006) da, azken hau, Psikopedagogia Esku-hartze Doktorego programaren bidez. Hezkuntza ez formalean lan egiten hasi zen aisialdiko esparruan; horren ondoren bigarren hezkuntza arloko ikastegietan lan egin zuen inklusioarekin eta aniztasunaren trataerarekin lotutako lanpostuetan (Pedagogia Terapeutikoko irakaslea - Hezkuntza Berezia).
2002tik 2008ra arte Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle elkartua izan zen. Azken urte horretan irakaskuntza unibertsitarioan lan egiten hasi zen lanaldi osoan. 2011n irakasle egonkorraren postua lortu zuen (Irakasle Agregatua), eta 2018an Irakasle Osoa izateko akreditazioa lortu zuen. Sortu zenetik, “FISHERNET Hezkuntza-Teknologia” taldeko kidea da eta 2018tik aurrera “Komunikazioa eta Hezkuntza Baloreak” UNESCO katedran parte-hartzen du.
Bere lan egiteko esparru nagusiak bi dira: inklusioa, eta bereziki, hezkuntza-teknologia. Gaur egun, bere ikerketa lerro nagusia teknologia digitalak eta giza sareen erabilera haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan da.