Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Hautemandako premiei erantzuteko gizarte-hezkuntzako programak, proiektuak eta planak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea, eta arreta berezia eskaintzea arriskuko edo/eta bazterkeriako egoeran dauden taldeei eta profesionalen laguntza eta trebakuntzako premiei.
- Ikasleak gai izatea ikerketen informazioa interpretatzeko; gainera, jakitea gizarte-hezkuntzaren ekintzari lotutako berrikuntza-prozesuak diseinatzen eta garatzen, gizarte-hezkuntzako arazoak ebatzi ahal izateko.
- Ikasleak gai izatea taldeak, baliabideak, zerbitzuak eta erakundeak dinamizatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko, eta hautemandako arazoak eta zailtasunak konpontzeko estrategia eta teknika egokienak sortzeko eta erabiltzeko.
- Ikasleak hezkuntza-harremanak eta sare sozialak ezartzeko bide ematen duten testuinguruak sortzeko gai izatea, garapen pertsonala, taldekoa eta komunitatekoa sustatzeko.
- Ikasleek gizarte-hezkuntzako esku-hartzeen oinarri teorikoak (psikologikoak, soziologikoak eta pedagogikoak) ezagutzen eta ulertzen dituztela frogatzea; baita jarduera profesionalaren eremuko oinarriak eta prozesu horiek sostengatzen dituzten legedia eta gizarte-politikak, hezkuntza-politikak, eta kultura-politikak ere.
- Ikasleek gizarte-errealitatean eta gizarte-hezkuntzako esku-hartzeen eremuetan azterketak eta ebaluazioak egiteko gaitasunak erakustea, gai profesionalei buruzko gogoetak barneratzen dituzten iritziak emateko.
- Ikasleek gizarte-hezkuntzako esku-hartzea garatzea, lanbidearen deontologiaren gako etikoetatik eta errespetutik.
- Ikasleek hainbat testuingurutan eta hainbat publikori egokitutako dokumentu profesionalak idazteko gaitasuna erakustea.
- Ikasleek jakitea gizarte-hezkuntzako gaiei buruz ideiak, argumentuak, arazoak eta konponbideak hainbat publikori ahoz azaltzen.
- Ikasleek trebakuntza jarraituari buruzko jarrera positiboa izatea, gizarte-hezkuntzako esku-hartzea eta garapen profesionala hobetzen laguntzeko.