Elkartasuna, inklusioa, giza eskubideak, hezkuntza eta gizarte kontzientzia oinarrizko kontzeptuak dira Gizarte Hezkuntzaren esparruan. Izan ere, hezkuntzan, espazio formalaren jakintza teorikoak eskuratzea bezain garrantzitsua da hezkuntza espazio ez-formala, zeinak gizabanakoari laguntza ematen baitio gaitasunak, ahalmen intelektualak eta moralak gara ditzan; guztiak ere garrantzi handikoak gure gizartean.
Gizarte Hezkuntzako Graduan, esku-hartze soziohezitzaileak aztertzen, ebaluatzen eta diseinatzen ikasiko duzu, hainbat testuingurutan eta era askotako talde eta gizabanakoentzat, arreta berezia jarrita egoera zaurgarrienean edo gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonengan. Halaber, premia handieneko kolektibo eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren tresnak eskuratuko dituzu, haien garapen pertsonalean, sozialean eta komunitarioan lagunduaz, eta baita haien inklusioan eta autonomian ere.
Horrez gain, hirugarren eta laugarren mailan, nahitaezko praktiken bidez, bidez, elkarte, fundazio eta kooperatiba ezberdinek kudeatutako hezkuntza proiektuetan, programetan eta zerbitzuetan parte hartuko duzu.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Campusa
Gipuzkoa
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,72 €
Gutxieneko nota
9,548 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
80 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Testuinguru anitzetan egingo duzu lan eta kolektibo bereziki ahulekin.
- Prestakuntza teoriko eta praktikoak, ikasketa plan osatu eta dinamikoaz: inklusio prozesuak, ikerkuntza, IKTak…
- 300 lankidetza hitzarmen baino gehiago, praktikak egin ditzazun abegi pisuetan, ludoteketan, gizarte jantokietan, errehabilitazio guneetan eta beste.
- Graduko atal bat Europa, Amerika eta beste herrialdeetako unibertsitateetan ikasi ahal izango duzu.
Sarrera-profila
Gizarte kontzientzia handiko pertsona solidarioa bazara, enpatia handia eta gizarte trebetasunak badituzu, lankidetza eta talde lana gogokoak badituzu eta mundu hobeagoa egin daitekeela uste baduzu, zure aukera onena Gizarte Hezkuntzako Gradua da.
Irteera profesionalak
Aukera ezberdinak izango dituzu, batez ere esku-hartze sozio-hezitzailearen arloan, kasu askotan politika publikoen bidez sustatuak eta hirugarren sektore sozialeko elkarte sareak kudeatuak:
- Gizarte Zerbitzuak: adin txikikoen babes sistema, esku-hartze sozio-hezitzailea eta psikosoziala (familia esku-hartzea, kale heziketa), inklusio sozial beharrei erantzuten dieten eguneko zentroak, eguneko zentroak eta egoitzak bazterketa eta marjinazio egoeran daudenentzako, tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako egoitza zentroak, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako eguneko zentroak eta egoitzak, adineko pertsonentzako egoitzak, …
- Gazteria: espazio soziokulturalak eta aisialdiaren dinamizazioa.
- Justizia: gazte justiziaren arloa, famili elkarketarako guneak, birgizarteratze pisuak, …
- Enplegua: orientazio soziolaborala.
- Helduentzako etengabeko prestakuntza.
- Hirugarren sektore sozialeko erakundeen bestelako proiektuak.