Irakasleak
JOANA MIGUELENA TORRADO
- Ezagutza arloa
- Hezkuntzaren Teoria eta Historia
- Saila
- Hezkuntza Zientziak
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- joana.miguelena@ehu.eus
Joana Miguelena Torrado Hezkuntzan doktorea da eta “Gizarte eta Hezkuntzako Esku-hartzea Familian, Haurtzaroan, Nerabezaroan eta Gaztaroan” izeneko ikasgaiko irakaslea Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Hezkuntza Zientziak Sailean.
Hainbat liburu eta artikuluen egilea da, bereziki babes sisteman dauden haur eta nerabeen eta hauen helduarorako trantsizioa gaia jorrantzen dutenak.
Gizarte Hezkuntza graduko Practicumeko koordinatzailea da.
Bere ikerketa lerro nagusiak haur eta nerabeen eskubideak eta gizarte eta hezkuntzako esku-hartzea zaurgarritasun egoeran dauden haur, nerabe eta gazteekin dira.
Eusko Jaurlaritzak onartutako Garaian - Hezkuntzako Ikasketa Historiko eta Konparatuen taldeko kidea da (it 911-16). Era berean, Red Láquesis sareko kide da, eta bertan, SM Fundazioak finantzatutako "Educación para un futuro inclusivo con oportunidades: retos para la inclusión social de jóvenes extutelados " proiektuaren koordinatzailea da.
UPV/EHUren ARRAKASTA eta IKASLAGUN programen sorreran eta hauek abian jartzen parte hartu du. Programa hauen helburua Euskal Autonomi Erkidegoko babes sisteman dauden haur eta nerabeen eta bertatik ateratzen diren gazteen hezkuntza aukera berdintasuna da.