Praktikak curricularrak eta nahitaezkoak dira Bilboko Hezkuntza Fakultateak eskaintzen dituen hiru titulazioetan, eta funtsezko zatia dira gure irakaskuntza-programen barruan.
Gizarte Hezkuntzako Graduak derrigorrezko hiru praktikaladi ditu:
- Practicum I: 3. mailan egiten da, guztira 12 kreditu eta 7 asteko iraupena du.
- Prácticum II: 4. mailan ikasten da, guztira 12 kreditu eta 7 asteko iraupena du.
- Prácticum III: 4. mailan egiten da, guztira 18 kreditu eta 12 asteko iraupena du.
Ikasleek elkarte edo erakunde batean praktikak egiteko aukera izaten dute, profesional gisa lan eginez eta bertako nahiz unibertsitateko irakasleen laguntzarekin. Fakultateak zenbait erakunderekin hitzarmenak ditu, aipaturiko Practicumari erantzun nahian.
Hementxe daukazu Bilboko Hezkuntza Fakultateak eskaintzen dizkizun nahitaezko praktikei buruzko informazio guztia.