Gizarte Hezkuntzaren arloan oinarrizkoak dira elkartasuna, inklusioa, giza eskubideak, hezkuntza eta gizarte kontzientzia kontzeptuak. Izan ere, hezkuntza ez da soilik oinarritzen ezagutza teorikoak barneratzean; aitzitik, hezkuntza eremu ez-formala ere oso garrantzitsua da, alegia, banakoen konpetentziak, adimen gaitasunak zein moralak garatzen laguntzen duen hura.
Gizarte Hezkuntzako Graduan, beraz, hainbat testuingurutan gizarte eta hezkuntzaren arloan esku hartzeko prozesuak aztertzen, ebaluatzen eta diseinatzen ikasiko duzu, nola taldeentzat, hala banakoentzat, eta berebiziko arreta eskainiko diezu premia handienak dituzten pertsonei edo gizartean baztertuak izateko arriskuan daudenei. Eta behar handiena duten pertsonen zein kolektiboen bizi kalitatea hobetzen laguntzeko beharrezkoak diren tresnak eskuratuko dituzu.
Gainera, hirugarren eta laugarren mailetan, nahitaezko praktiken bitartez, hainbat hezkuntza proiektutan parte hartuko duzu bertatik bertara, zenbait zentro, fundazio eta elkartetan. Eta bi aipamen edo espezialitate hauek izango dituzu aukeran: Gizarteratzea edo Gizarte Dinamizazioa eta Komunitate Lana.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,72 €
Gutxieneko nota
10,164 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
100 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Testuinguru anitzetan egingo duzu lan eta kolektibo bereziki ahulen alde.
- Metodologia aktibo eta berritzaileak: problemak ebaztea, proiektuetan oinarritutako ikastea eta ikaste kooperatibo eta dinamikoa.
- Eskaintza zabala izango duzu hirugarren eta laugarren ikastaroetako praktikak ikastetxe eta elkarteetan egiteko.
- Mugikortasun programak estatuko, Europako, Latinoamerikako eta AEBko unibertsitateekin.
Sarrera-profila
Gizarte kontzientzia handiko pertsona bazara, solidarioa, enpatia eta gizarte trebetasun handikoa, lankidetza eta taldeko lana interesatzen bazaizkizu eta mundu hobea lor dezakegula uste baduzu, Gizarte Hezkuntzako Gradua duzu zure aukera.
Irteera profesionalak
Aukera zabala izango duzu arlo hauetan:
- Gizarteratzea eta laneratzea: tailer-eskolak, orientabide eta laneratze zerbitzuak, lanerako prestakuntza.
- Gizarte zerbitzuak eta gizarte ongizatea: gizartean baztertuak izateko arriskuan dauden kolektiboak, droga mendekotasuna, adineko pertsonak, desgaitasunak dituzten pertsonak, gizarte eta hezkuntzako esku hartzeak, adingabeen babesa, bitartekaritza programak, harrera zentroak.
- Kultura eta aisia: adinez nagusi diren pertsonen etengabeko prestakuntza, zahartze aktiborako programak, aisialdiaren dinamizazioa, zentro zibikoak, garapenerako lankidetza, kultur ikasgelak eta museoak, komunitatearen esku hartzea.