Farmaziako Graduan, kanpoko praktikak nahitaezkoak dira, eta lau graduetako azken mailan egiten dira.
Gradu honetan, 6 hilabeteko praktikak egiten dira, farmazia bulegoetan edo ospitaletako farmazia zerbitzuetan.
Horrez gainera, curriculumez kanpoko praktikak egiteko erraztasunak ematen ditugu, batik bat eskola alditik kanpo, gurekin lankidetza hitzarmenak sinatu dituzten enpresa eta erakundeetan.
Hementxe daukazu Farmaziako Graduak eskaintzen dizkizun nahitaezko praktikei buruzko informazio guztia.