Medikamenduek, gaur-gaurkoz, ezin konta ahala gaixotasun sendatzen dituzte, bizi kalitatea hobetzen dute, eta pertsonen bizi itxaropena areagotzeko ere lagungarriak dira. Ezinbesteko elementuak dira gure bizitzan, eta, Farmaziako Graduaren oinarria ere badira. Titulu honek osasun arloko profesional gisa prestatuko zaitu, eta benetako aditua izango zara medikamenduen produkzioan, kontserbazioan eta banaketan, eta horiek gizakien osasunean duten eraginean.
Horrez gainera, Farmaziako Graduak gaitasuna emango dizu ikerketa zientifikoak egiteko, konposatu berriak bilatzeko eta farmako berriak diseinatzeko eta fabrikatzeko, gaixotasun nagusiak tratatzeari eta haiekin amaitzeari begira.
Gradua praktikoa da nagusiki, ikasketen laurden bat laborategian eta landa praktiketan egiten baita. Nahitaezko kanpoko praktikak farmazia bulegoetan eta ospitaletako farmazia zerbitzuetan egingo dituzu, non lanbidea ezagutuko duzun bertatik bertara.
Ezagutza arloa
Osasun Zientziak
Ikastegia
Campusa
Araba
Harremanetarako
secretariadealumnado.ff@ehu.eus
Iraupena
5 ikasturte
Kreditu kopurua
300 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,92 €
Gutxieneko nota
10,765 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
125 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Graduari esker, medikamentuetan aditutako osasun langile gisa jardun ahal izango zara eta gaitasuna izango duzu zientzi ikerkuntzan aritzeko.
- Hezkuntza metodologia aurreratuak, laborategiko praktikak lehenengo ikastarotik bertatik.
- Harreman estuak mundu profesionalarekin, farmazia eta ospitaleetan 6 hiletako praktikak eginez.
- Nazioartekotasunarekiko bokazioa: prestakuntza beste unibertsitate batean osatu ahal izango duzu estatuan, Europan edo Latinoamerikan.
Sarrera-profila
Osasuna eta haren inguruko guztia interesatzen bazaizu, pertsonen bizi kalitatea hobetzen lagundu nahi baduzu, ikerketa zientifikoak liluratzen bazaitu eta, gainera, biologia eta kimikako ezagutzak badituzu, guztiz egokia zara Farmaziako Gradua egiteko.
Irteera profesionalak
Farmaziako graduak ibilbide profesionala arlo askotan egiteko aukera emango dizu:
- Farmazia bulegoak: medikamenduak produzitzea, kontserbatzea eta ematea; osasun arloko hezkuntza eta promozioa
- Ospitale prestakuntzako espezialitateak (BAFE)
- Farmazia eta kimika industria: medikamenduen diseinua, produkzioa eta analisia
- Analisi laborategiak
- Banaketa farmazeutikoa
- Kudeaketa osasun administrazioan
- Irakaskuntza
- Ikerkuntza farmazia, bioteknologia, biomedikuntza, kimika, kosmetika esparruetan besteak beste