Irakasleak
IDOIA BULDAIN GARRIZ
- Ezagutza arloa
- Mikrobiologia
- Saila
- Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- idoia.buldain@ehu.eus
Farmazian lizentziatua 2013an eta Mikrobiologian doktorea 2020an Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2021eko irailetik EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko irakasle atxikia da Farmazia Fakultatean.
Ikerketari dagokionez, EHUko «Fungal and Bacterial Biomics research group» taldeko kidea da. Talde honetan, batez ere Scedosporium/Lomentospora onddoen proteomika eta hauen aurkako erantzun humorala ikertu du. Ikerketa-taldearekin batera, 13 argitalpenetan parte hartu du, nazioarteko aldizkarietan argitaratu direnak, eta horietatik 9 lehen kuartileko aldizkarietan argitaratuak izanik. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak finantzatutako 5 ikerketa-proiektutan parte hartu du. Gainera, 37 kongresu-komunikaziotan parte hartu du, horietatik 20 nazioarteko kongresuak izanik.