Irakasleak
GORKA ARMENTIA GALAN
- Ezagutza arloa
- Matematika Aplikatua
- Saila
- Matematika
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- gorka.armentia@ehu.eus
Fisikan lizentziaduna (2003) eta Matematikan doktorea (2015) UPV/EHUn. Unibertsitate horretako irakasle 2016tik, egun irakasle atxikia; 2009tik 2016ra bitartean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua.
GAMA (Grupo de Análisis Matricial y Aplicaciones) ikerkuntza-taldeko kidea (UPV/EHUk 2016ko deialdian onartu zuen ikerkuntza-taldea), eta ALAMA (Álgebra Lineal, Análisis Matemático y Aplicaciones) Sare Tematikoko kidea. 9 ikerketa proiektutan aritu da, 2008tik aurrera etengabe. Egilekide hainbat argitalpenetan: 8 artikulu zientifiko eta 4 liburu kapitulu. 20 ekarpen inguru egin ditu nazio eta nazioarteko biltzarretan. Bi hilabeteko egonaldi bat Berlingo Technische Universität-en, 2019an.
Ikerketa-ildo hau landu du nagusiki: matrizeen perturbazio espektral kuantitatiboa eta kualitatiboa. Zehazki, honako bi problema hauek: matrizeen pseudoespektroak eta azpiespazio (A, B)-egonkorrak.
ORCID: 0000-0003-0776-8541; ResearchID: J-3702-2017.