Atzerriko edo estatuko unibertsitateetan egonaldiak eskatu ahal izango dituzu:
- SICUE, Estatuko unibertsitate nagusietarako mugikortasuna.
- Erasmus+, Europako unibertsitateetarako mugikortasuna.
- UPV/EHU-AL, Latinoamerikako unibertsitateetarako mugikortasuna.
- Beste Norakoak programa, Puerto Ricoko eta Suitzako unibertsitateetarako mugikortasuna.
Nazioarteko mugikortasun programa guztietan, norako unibertsitatearen berezko hizkuntza ikasteko aukera izango duzu. Batzuetan, dena delako hizkuntza gaitasuna egiaztatu beharko duzu.
Ikusi norakoak, baldintzak eta laguntzak zure zentroko webgunean.