Praktikak_titulua

Praktikak

praktikak-bachelors-degree-biomedical-engineering

Ingeniaritza Biomedikoko Graduak Ingeniaritza Biomedikoaren sektoreko enpresetan egonaldiak eta praktikak egiteko aukera ematen du. Egonaldi eta praktika horiek egiteak, graduaren eta ingeniaritzaren esparruan esperientzia praktikoa eskuratzeko aukera emateaz gain, zure karrera profesionalaren hasiera ere suposatu dezake.

Ingeniaritza Biomedikoko Graduak bi aukera ematen ditu enpresetan praktikak egiteko:

  1. Graduak Prestakuntza Dualeko aipamena eskaintzen du, non prestakuntza-proiektu bat garatuko duzun Ingeniaritza Biomedikoaren sektoreko enpresa laguntzaile batean egindako egonaldi baten bidez. Prestakuntza Duala egiteko plaza-kopurua mugatua da.
  2. Borondatezko/curriculumetik at dauden praktikak: ikasle guztiek (Prestakuntza Duala aukeratu dutenek izan ezik) praktikak egin ahal izango dituzte EAEko enpresetan edota estatuko zein nazioarteko enpresetan. Praktika hauek ez daude Graduaren ikasketa planean jasota, baina zure espediente akademikoan agertuko dira.

Praktikei buruzko informazio gehigarria (praktiketan parte hartzeko baldintzak eta horiei lotutako prozedurak) eskuragarri dituzu Bilboko Ingeniaritza Eskolaren webgunean.