Irakaspena 2023 irailean hasiko da.
Ingeniaritza Biomedikoa arlo biomedikoko arazoak konpontzeko ingeniaritzako teknikak eta printzipioak aplikatzea helburu duen ingeniaritzaren arlo berri bat da.
Gradu honetan diziplina anitzeko prestakuntza eskainiko zaizu. Horrela, Osasun Zientzietako profesionalen beharrak ulertu eta ingenieritzetako ezagutzetan oinarritutako soluzio teknologikoak proposatu ahal izango dituzu (robotika, adimen artifiziala, datuen eta seinaleen tratamendua, gailu medikoak, tresnak, etab.).
Helburu hau lortzeko, zure prestakuntzan ingeniaritzaren arloko profesionalek ez ezik, osasun-sistema publikoarekin harreman estua duten osasun-arloko profesionalek ere parte hartuko dute.
Ingeniaritza Biomedikoko Graduan espezialitate hauetako bat egiteko aukera izango duzu:
- Aipamen Duala: Ingeniaritza Biomedikoaren sektoreko enpresa batean zure prestakuntza osatu ahal izango duzu.
- Teknologia biomedikoak: sektore biomedikoan puntako teknologiei buruzko ezagutza aurreratuak eskuratuko dituzu, eta praktikak egin ahal izango dituzu asistentzia- eta ospitale-inguruneetan.
EHUduala Ereduaren irizpideak eta 822/2021 Errege Dekretuak Aipamen Duala lortzeko eskatzen dituenak betetzen ditu. Horrek esan nahi du ibilbide bat egin ahal izango duzula, unibertsitateko prestakuntza akademikoa eta zure prestakuntzarekin zuzenean lotutako ordaindutako lan-jarduera tartekatzeko. Ibilbide horretan sartzen bazara, banakako prestakuntza-proiektu bati eta unibertsitateko eta enpresako tutoreen laguntzari esker, bi mundu hauetan esperientzia ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izango duzu.
Gradu hau osorik ingelesez ematen da, hautazko 2 irakasgai izan ezik.
B2 mailaren baliokidea den ingeleseko gutxieneko maila egiaztatu beharko da.
Oharra: Gradu hau Bilboko Ingeniaritza Eskolan ematen da. Zenbait irakasgai Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean eta bertako Irakaskuntza Unitateetan ematen dira.
Ezagutza arloa
Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikastegia
Campusa
Bizkaia
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,23 €
Gutxieneko nota
12,804 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
24 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Etorkizun handiko sektorea: Profesionalen eskaera handia.
- Diziplina anitzeko eta aurrez-aurreko kalitatezko prestakuntza: ingelesez, talde txikian eta ingeniaritza eta eremu biomedikoko profesionalek emandakoa.
- Prestakuntza Aplikatua: Ospitaleekin harremanak praktika biomedikoak egiteko.
- Lan Proiekzioa: Enpresetako Praktikak edota Prestakuntza Duala egiteko aukera gure inguruko biomedikuntzan diharduten enpresetan.
Sarrera-profila
Ingeniaritza eta teknologia interesatzen bazaizkizu, eta osasunaren eta biomedikuntzaren arloan soluzio teknikoak eskaini nahi dituen pertsona bazara, zure aukerarik onena Ingeniaritza Biomedikoko Gradua da.
Titulazio honetan onartua izateko, B2 mailaren baliokidea den ingeleseko gutxieneko maila egiaztatu beharko da. Era berean, matematika, fisika eta biologia ezagutza maila ona izatea gomendatzen da.
Irteera profesionalak
Gradu hau egin ondoren, lan egin ahal izango duzu:
- Biomedikuntzaren sektoreko enpresetan: diagnostiko-ekipoak eta teknologia biomedikoa garatzen duten enpresetan, empresa farmazeutikoetan, bioteknologi enpresetan edota osasun-zerbitzu enpresetan.
- Biomedikuntzaren sektoreko erakunde publikoak eta agentziak, biomedikuntzan aplikatzen diren teknologia eta soluzio berriak ikertzen dituztenak.
- Ospitaleetako eta osasun-zentroetako ingeniaritza-zerbitzuak, teknologia berrien ezartzea eta daudenen mantentzea eta konpontzea sustatuz.