XSLaren edukia

Giza-fisiologia27886

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Biomedical Engineering Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Ingelesa
Kodea
27886

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Giza-fisiologiak giza-organismoaren egituren funtzionamendua ikasten du. Irakasgai honen helburu nagusia ikaslegoak gizakion organo eta sistemen oinarrizko funtzionamendua ikastea da. Ikasleek organismoa modu integratuan gertatzen diren prozesu ugari barnebiltzen dituen sistema bezala bezala ikasiko dute, barne- zein kanpo-aldaketetara nola moldatzen den ikusiz eta honek osasun-egoeran duen garrantzia aztertuz.



Irakasgai honen bitartez ikaslegoak homeostasiaren oinarri fisiologikoak ulertuko ditu, gizakion organo eta sistemen funtzionamendua ikusiz eta hauen azterketa funtzionala burutzeko erabiltzen diren metodo nagusiak ikasiz, emaitzen interpretazio egokia egiteko gaitasuna lortuko dutelarik.



Irakasgai hau “Biomedikuntzaren Oinarriak” moduluaren barruan txertatzen da eta bertan landuko diren edukiak lantzeko jarraian adierazitako irakasgaietan jasotako ezagumenduak izango dira erabilgarri:



- Applied Biophysics and Biochemistry

- Cell and Developmental Biology

- Human Anatomy



Era berean, irakasgai honetan jasotako ezagumenduak erabilgarriak izango dira graduko beste irakasgai batzuetan, hala nola:



- Human Physiopathology

- Surgical Tools and Instruments

- Tissue Engineering and Regenerative Medicine

- Biomedical Instrumentation

- Drug development and evaluation

- Fundamentals of Biomedical Signal Processing

- Biomedical Image Processing

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

OINARRIZKO KONPETENTZIAK



G003 Oinarrizko eta teknologiako gaietan ezagutza metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna izateko, egoera berrietara moldatzea ahalbidetuz.



G004 Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterlanak, txostenak edo antzeko lanak egiteko beharrezko ezagutzak ingeniaritza biomedikoaren esparruan.





ZEHARKAKO KONPETENTZIAK



T001 Arazoak ekimenez, erabakiak hartuz, sormenez eta arrazoibide kritikoz ebazteko beharrezko ezagutzak.



KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK



M03FM05 Homeostasiaren oinarri fisiologikoen eta giza-gorputzaren organo, aparatu, eta sistema desberdinen funtzionamenduari buruzko kontzeptu, prozedura, oinarri eta teorien ulermena.





IKASKUNTZA EMAITZAK:



RAG3 Graduatua gai izango da giza gorputzaren oinarrizko funtzionamendua maila zelularrean, histologikoan, metabolikoan, fisiologikoan eta anatomikoan deskribatzeko, baita patologia garrantzitsuenek gorputzean duten eragina ere.

RAG9 Graduatua gai izango da neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterlanak, txostenak edo antzeko lanak egiteko ingeniaritza biomedikoaren esparruan..

RAG13 Graduatuak identifikatu ahal izango ditu arlo teknologikoko soluzioekin konpon daitezkeen osasun-zientzien problematikak eta beharrak.

RAT1 Graduatua arazoak ekimenez, erabakiak hartuz, sormenez eta arrazoibide kritikoz ebazteko gai izango da.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.Gaia Fisiologiaren oinarriak. Homeostasia.

2.Gaia Nerbio-sistema eta lokomozio-sistemaren fisiología.

3.Gaia Odolaren eta sistema immunearen fisiología.

4.Gaia Sistema kardiobaskularraren fisiología

5.Gaia Arnas-sistemaren fisiología

6.Gaia Digestio-sistemaren fisiología

7.Gaia Giltzurrun-sistemaren fisiología

8.Gaia Sistema endokrinoaren fisiología

9.Gaia Ugaltze-sistemaren fisiología

10.Gaia Hezurraren fisiología

11.Gaia Azalaren fisiología eta termoerregulazioa





MetodologiaToggle Navigation

Klase magistrala: Irakasleak gaia kontzeptualki aurkezten du, ikasleen aldizkako parte-hartzearekin.



Gelako Praktikak: Klase magistraletan landutako gai ezberdinen inguruko ariketak, arazoak edo kasuak ebaziz lan egingo da, gai zehatzetan gehiago sakontzeko eta ikusitako kontzeptuak ikuspuntu ezberdinetatik aztertzeko. Ikasleek taldeka egingo dute lan eta saioek ordu eta erdiko iraupena izango dute.



Laborategiko Praktikak: Klase magistraletan landutako gaien aplikazio praktikoa ikusteko saio esperimentalak. Oinarrizko azterketa fisiologikoak egiteko metodo erabilienak landuko ditugu, emaitzei interpretazio egokia nola eman ikasiz. Ikasleek taldeka egingo dute lan eta saioek ordu eta erdiko iraupena izango dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honen ebaluazio sistema ebaluazio jarraian oinarritzen da eta hurrengo atalak izango ditu:



1.- Froga idatzia: irakasgaiaren azken notaren %70. Beharrezkoa da gainditzea irakasgaia gainditzeko. Atal honen nota bi froga idatzietan banatuko da, ikasturtean zehar lortutako ezagumenduak frogatzen dituztenak. Bi froga hauen balioa berdina da, bakoitzaren balioa azken notaren %35-a delarik. Lehen froga ikasturte erdialdean egingo da eta ordurarte emandako eduki teorikoak bilduko ditu. Bigarren froga ikasturte amaieran egingo da, eduki teorikoen bigarren zatia ebaluatuz eta lehenengo zatia berreskuratzeko aukera emanez. Bigarren froga hau egutegia akademikoan zehaztrik dagoen daa ofizialean burutuko da.



2.- Galdetegiak: irakasgaiaren azken notaren %15. Galdetegi hauen helburua laborategi-praktiketan lortutako ezagutzak ebaluatzea da. Praktika bakoitzaren amaieran ikaslegoak praktikari dagokion galdetegia erantzun beharko du.



3.- Txostenak/Lanak/Proiektuak aurkeztea: irakasgaiaren azken notaren %15. Gelako praktiketan burututako lan eta txostenen ebaluazioa.



Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gainditzea. Hiru hauetako edozein ez gaindituz gero, ikasleak lortu dezakeen gehienezko nota 4.5 izango da.



EBALUAZIO JARRAIARI UKO EGITEA. Gradu Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluazio Araudiaren 8. artikuluak dioenez (EHAA, 2017ko martxoaren 13a, http://www.ehu.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia), ikasleek eskubidea izango dute ebaluazio finalaren sistema bidez ebaluatuak izateko, ebaluazio jarraian parte hartu duten ala ez kontuan hartu gabe. Horretarako, ikasleek idatziz aurkeztu beharko diote ikasgaiaren arduradunari ebaluazio jarraiari uko egiteko eskaera, lauhilebeteko irakasgaietan 9 asteko epea izango dutelarik lauhilabetearen hasieratik aurrera, ikastegiaren egutegi akademikoaren arabera. Ebaluazio jarraiari uko egiten dioten ikasleak irakasgai osoan zehar landutako eduki teoriko-praktiko guztiak barne hartuko dituen azken froga idatzi baten bidez ebaluatuko dira.



OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA. Gradu Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluazio Araudiaren 12. artikuluaren arabera arautuko da (EHAA, 2017ko martxoaren 13a, http://www.ehu.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia). Irakasgaiko deialdi ofizialean egingo den azken froga idatzira aurkezten ez den ikasle oro, automatikoki ohiko deialdiari uko egiten dio eta ez aurkeztua-ren kalifikazioa jasoko du.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gradu Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluazio Araudiaren 9. artikuluaren arabera (EHAA, 2017ko martxoaren 13a, http://www.ehu.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia), irakasgaiaren ebaluazioa ezohiko deialdian ebaluazio finalaren sistemaren bidez egingo da soilik. Ikasleek ohiko deialdian gelako praktikak eta/edo laborategiko praktikak gainditu badituzte, aurreko nota gordeko da eta ez da beharrezkoa atal horri dagokion azterketa egitea. Hala ere, posible da nota hobetzeko asmoz aurreko notari uko egitea. Horretarako, ikasleek idatziz jakinarazi beharko diote irakasleari ohiko deialdian lortutako notari uko egiten diotela eta modalitate horretan berriro aztertu nahi dutela.



Proba idatziak egingo dira, teoria eta gelako zein laborategiko praktiken edukiak ebaluatzeko, eta modalitate hauek ohiko deialdian bezala ponderatuko dira.



EZOHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA. Gradu Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluazio Araudiaren 12. artikuluaren arabera (EHAA, 2017ko martxoaren 13a, http://www.ehu.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia), azterketen egutegi ofizialean ezarritako azken ebaluazio probara aurkezten ez den ikasleak, automatikoki uko egiten dio deialdiari.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Human Physiology: An Integrated Approach, Dee Unglaub Silverthorn. 8th edition. Pearson, 2019.

- Guyton and Hall Textbook of Medical Physiology, John E. Hall. 14th edition. Elsevier, 2020.

- Berne & Levy Physiology, Bruce Koeppen, Bruce Stanton. 7th edition. Elsevier, 2017.

- Human Physiology, G. Pocock, CD. Richards & DA. Richards. 5th edition. Oxford, 2018.

- Human Physiology, Stuart I. Fox. 15th edition. McGraw-Hill, 2018.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Casis L, Zumalabe JM. Fisiología y psicología de la actividad física y el deporte. Elsevier, 2008
- Ganong WF. Fisiología Médica. 24. Ed. McGraw-Hill/Interamericana, 2013.
- Tortora G, Derickson B. Principios de Anatomía y Fisiología. 24. Edit. Medica Panamericana, 2013.
- Tresguerres JAF. Fisiología Humana. 4. Ed. Interamericana-McGraw Hill, 2011.
- West JB, Luks A. Fisiología Respiratoria. Fundamentos. 10. Ed. Lippincott, 2016.

Web helbideak

https://libguides.middlesex.mass.edu/c.php?g=278773&p=1858224

TaldeakToggle Navigation

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:30-10:30 (1)

12:30-14:30 (2)

2-2

11:00-12:00 (3)

12:30-13:30 (4)

3-3

09:30-10:30 (5)

12:30-14:30 (6)

4-4

14:00-15:00 (7)

4-5

09:30-10:30 (8)

5-5

12:30-13:30 (9)

6-6

09:00-10:00 (10)

12:00-14:00 (11)

7-7

11:00-12:00 (12)

12:30-13:30 (13)

9-9

10:30-11:30 (14)

13:30-14:30 (15)

9-10

09:30-10:30 (16)

10-10

12:30-13:30 (17)

11-11

09:00-11:00 (18)

11:30-12:30 (19)

14:00-15:00 (20)

12-12

09:30-10:30 (21)

12:30-13:30 (22)

14-14

09:30-10:30 (23)

12:30-13:30 (24)

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:30-12:00 (1)

2-2

13:30-15:00 (2)

4-4

10:30-12:00 (3)

5-5

13:30-15:00 (4)

7-7

09:30-11:00 (5)

9-9

12:00-13:30 (6)

10-10

10:30-12:00 (7)

11-11

12:30-14:00 (8)

12-12

13:30-15:00 (9)

14-14

10:30-12:00 (10)

61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

09:30-11:00 (1)

3-3

10:30-12:00 (2)

4-4

12:30-14:00 (3)

5-5

10:30-12:00 (4)

6-6

10:00-11:30 (5)

14:00-15:30 (6)

7-7

13:30-15:00 (7)

10-10

13:30-15:00 (8)

12-12

10:30-12:00 (9)

14-14

13:30-15:00 (10)