Irakasleak
MARIA BEGOÑA DEL PILAR FERRERO MARTIN
- Ezagutza arloa
- Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
- Saila
- Lengoaia eta Sistema Informatikoak
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- bego.ferrero@ehu.eus
Begoña Ferrero Martín Informatikan doktorea da (2004), Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU. Gaur egun, unibertsitate horretako Lengoaiak eta Sistema Informatikoak sailean iraunkor irakasle lankidea da. Honako arlo hauetako ikasgaiak irakasten ditu gradu mailetan: programazio eta Software Ingeniaritza.
Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik GaLan ikerkuntza-taldeko (https://galan.ehu.eus) kide da. Bertan, bere ikerketa-lana egiten du Hezkuntzarako Informatika diziplinarteko arloan.
Arlo honen barruan, bereziki landu ditu prozedura jakintzaren diagnosi eta ebaluazioari loturiko alderdiak, bai eta jakintza honen berenganatze eta modelizazioa ere. Era berean, lana egin du Errealitate Birtual (EB) edo Mistorako (EM) erremintak ikaskuntza sistemetan integratzeko, ikasleekiko elkarrekintza errealistagoa bihurtzeko baliagarri eta eskuragarriago hautabide gisa. Ebaluazio teknikak domeinu ez prozedimentaletan aplikatuz, ikertu du errubriken eta gomendatze sistemen definizioan, ikaskuntza sustatzeko erreminta gisa.
2017tik Adian Euskal Gobernuaren ikertalde finkatuko kidea da eta lan egiten du, halaber, pentsamendu konputazionala eta informatika unibertsitate aurreko hezkuntzan sartzeko. UPV/EHUren ITForja irakaskuntza talde egituratuko kide ere bada.