Adimen Artifizialak goitik behera aldatuko du gure mundua, eta sistema adimendunak sortu eta barneratuko ditu gure eguneroko bizitzan, eremu pertsonalean zein profesionalean. Adimen Artifizialeko Graduak ateak zabalduko dizkizu etorkizuna duen diziplina batean prestakuntza hartzeko eta jakinduria eta trebetasunak lortuko dituzu honako arloetan: elkarrizketetarako laguntzaileak, itzulpen automatikoa, robotika soziala, ikusmena, gidatze autonomoa, Big Data eta datuen analisia, neurona sare sakonak, arrazoibide automatikoa eta errealitate birtual eta areagotua.
Adimen Artifiziala nazioko zein nazioarteko ikerketa, garapen eta berrikuntzarako lehentasunezko arloa da, ditugun erronka berriei aurre egitea ahalbidetuko diguna eta gizarte digitalaren garapenerako funtsezko zutabea dena.
Enpresak eta erakundeak profil hori duten profesionalak eskatzen ari dira jada, eta eskaera hori handitzen joango da datozen urteetan.
Ezagutza arloa
Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikastegia
Campusa
Gipuzkoa
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,23 €
Gutxieneko nota
10,256 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
40 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Big Data, robotika, hizkuntzaren prozesamendua, ikusmena, 4.0 industria… Hitz batean: adimen artifiziala aro digitalaren bereizgarria da.
- Arlo berritzaile eta kitzikagarrienetako batean trebatuko zara, etorkizuneko aukerez betea.
- Informatika Fakultatea erreferentzia da Euskadin Adimen Artifizialaren arloan.
- Aukera izango duzu praktikak egiteko, enpresetako proiektuetan parte hartzeko eta nazioarteko truke programetan zeure ezagutza handitzeko.
Sarrera-profila
Adimen Artifiziala da zure gradua, baldin eta erronkek, sistema adimendunak garatzeko aukerak erakartzen bazaituzte, matematika eta estatistika, erronka zientifiko eta teknologikoak gustatzen bazaizkizu, eta diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko sormen, irudimen eta gaitasuna baduzu.
Irteera profesionalak
Adimen Artifizialeko adituak eskatzen dituzte, behin eta berriro, mundu osoan, eta badirudi arlo horretako profesionalen gero eta behar handiagoa izango dela.
Arlo asko daude aukeran: telekomunikazioak, hedabideak, medikuntza, zuzenbidea, manufaktura industria eta automobilgintza, gizarte sareak, marketina, aholkularitza analitikoa, hizkuntza eremuko industriak, hezkuntza. administrazio publikoa, etab. Hona irtenbide profesionalek barne hartzen dituztenak:
- Finantza sektoreko datuen zientifikoa, aseguru etxeak, osasuna eta bioinformatika, etab.
- Konponbideen diseinua eta garapena hizkuntza naturalaren prozesamenduaren arloan, laguntzaile pertsonalak, esaterako.
- Ekoizpen prozesuen aditua industrian eta beste sektore batzuetan.
- Errealitate birtual eta areagotuko aplikazioen diseinua eta garapena.
- Robotika sozialaren sektoreko garapenak.
- Ekintzailetza: enpresa berritzaileen sorrera eta kudeaketa sistema adimendunen arloan.
- Irakaslana hezkuntzako maila guztietan.
- I+G: Ikerketa eta garapena, behin masterreko ikasketak eta doktorego tesia egin ondoren.