Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Datu heterogeneoetatik sortutako eredu matematikoak integratuko dituzten sistema konputazional berriak sortzeko eta/edo dauden sistemen errendimendua ebaluatzeko gai izatea.
- Oinarrizko ezagutzak eta lan metodologia sendoak eskuratzea, etorkizuneko egoera teknologikoak garatzeko edo horietara egokitzeko.
- Problema jakin bat ebazteko edo metodo berriak proposatzeko eta garatzeko metodo eta teknika egokiak hautatzeko eta justifikatzeko gai izatea.
- Problemak ekimenez, erabakiak hartuz, autonomiaz eta irudimenez ebazteko gai izatea. Lanbidearen ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak komunikatzeko eta transmititzeko gai izatea.
- Proiektuak sortzeko, idazteko, antolatzeko, planifikatzeko eta garatzeko gai izatea, adimen artifizialaren arloan.