UPV/EHUko UNESCO Katedrak
Komunikazioaren eta Hezkuntza Balioen UNESCO Katedra
Komunikazioaren eta Hezkuntza Balioen UNESCO Katedra nortasunaren eraikuntzari nahiz hezkuntza-balioei buruzko hezkuntza-erabakietan komunikazioak nola eragiten duen sakon aztertzeko aukera eskaintzen digun espazioa da; horretarako, jokabideak eta harreman sozialak nahiz pertsonartekoak identifikatuko ditu.
Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra
UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak ikerketa, formazioa, informazioa eta dokumentazio-lanak garatzeko helburua du Munduko Hizkuntza Ondarea eta haren egoera hobeto ezagutu daitezen.
Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruz UNESCO Katedra
Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruz UNESCO Katedra honen helburu nagusia da ikerkuntza, prestakuntza, informazio eta dokumentazio jarduerez osatutako sistema integratu bat bultzatzea, garapen iraunkorraren eta ingurumen hezkuntzaren alorrean, goi mailako eta nazioarteko ikertzaileen eta Unibertsitateko irakasleen arteko lankidetza sustatuz.
Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedra
Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedraren helburua da lurraldearen eraldaketak eta, beraz, paisaiarenak, gestionatzeko lagungarri izango diren prestakuntza eta ikerketa sustatzeko tresna bilakatzea, horren bidez historiako eta naturaren une eta gune garrantzitsuenak mantentzeko, eta lurraldearen ingurugiro balioak eta ekoizpenekoak zaintzeko.
Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedra
Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrak giza eskubideen kultura sustatzea du helburu, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea eta oinarrizko eskubideen hedapena, jendarteratzea, kontzientzia eta aplikazioa bultzatuz eta dinamizatuz. Katedraren xede berezia da botere publikoengan eragitea eta haientzako sinergia, euskarri eta eragingarri bezala jardun dezaken eremu gehigarri bat irudikatzea, honek giza eskubideekin bat datorren jarduera publiko batentzako bultzagarri bezala eragina izan dezan.
Harremanetarako telefonoa: 94 601 5162