XSLaren edukia

Programazio Psikosoziala: Gizarte Zerbitzuak eta Komunitatea

Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Titulazioa
Psikologiako Gradua (Aurreko plana)
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Mintegia1015
Gelako p.1015
Ordenagailuko p.23
Tailerra69

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

1. Esku-hartze psikosozialaren inguruko eredu teorikoak eta aplikazio testuinguruak ezagutzea.

2. Zerbitzu sozialen estruktura, helburuak eta antolakuntza ezagutzea.

3. Dinamika komunitarioko estrategien elementu nagusiak ezagutzea.

4. Arazo sozialen inguruko irakurketa ekosistemiko bat egiteko gai izatea errealitate sozialaren inguruko analisi kritikoa bultzatuaz.

5. Beharrizanak ebaluatzeko beharrezkoak diren teknikak ezagutzea.

6. Esku-hartze psikosozial bat planifikatzeko eta bere helburuak definitzeko gai izatea.

7. Proposamen eta informe teknikoak egin eta publikoki aurkezteko gai izatea.

8. Profesionalki esku hartzaile bezala agertzen diren dilema etikoetan erabaki hartzeko gai izatea.

9. Programa psikosozialearen inguruko informazio iturri desberdinak erabiltzeko gai izatea eta hau lortzeko beharrezkoak diren estrategien inguruko jakintza izatea.





Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1 GAIA: Esku-hartze psikosozialaren psikologia.

Eskuhartze psikosozialaren objetuak

Ongizatea eta bizitza kalitatea

Behar eta arazo sozialak

Eskuhartze psikosozialaren definizioa eta helburuak



2 GAIA: Marko eta eredu teorikoak

Eredu sistemiko-ekologikoa

Psikologia komunitarioaren ekarpenak

Sostengu sozialen oinarritutako ereduak

Gaitasunen garapenean oinarritutako ereduak



3 GAIA: Eskuhartze estrategiak

Eskuhartze esparruak: testuinguruak eta alorrak/ eskuhartzearen gizataldeak edo erabiltzaileak

Eskuhartze estrategiak: prebentzioa eta birgaitzea

Psikologoaren errola: Funtzioak eta berezitasunak



4 GAIA: Diagnostikoa eta beharren ebaluaketa

Eskuhartze psikosozialaren prozesuaren ikuspegi orokorra.

Beharren ebaluaketa: estrategiak, teknikak eta tresnak



5 GAIA: Programen diseinuak eta ezarpena

Programen diseinua

Programen ebaluazioa



6 GAIA: Gizarte Zerbitzuen antolamendu eta funtzionamendua

Gizarte Babes Zerbitzuen ikuspegi orokorra. Gizarte Zerbitzuen garapena

Euskadiko Gizarte Zerbitzuen antolamendu eta funtzionamendua

Gizarte Zerbitzuetako esparru jakin batzuetako eskuhartzeen berrikuspen orokorra

MetodologiaToggle Navigation

Eduki teorikoak eskoletan emango dira. Ikasturtean zehar ikasleek gehienez lau-bost pertsonaz osaturiko lan taldeetan, esku-hartze psikosozialaren programaren diseinu eta programazioan lan egingo dute. Esku hartze programaren diseinuaren oinarrizko atalak aurretiaz landuak izango dira ordu teorikoetan. Bestalde, ikasleek eGela-ren bidez lana burutzeko eman beharreko pausoak zehazten dituen Ariketen aurkibidea izango dute eskura. Lana hurrengo ataletan banatuko da:

1. Lan taldeen eraketa eta gaiaren aukeraketa.

2. Datu base zein dokumentazio iturri espezializatuen bilaketa bibliografiko orokorra.

3. Esku-hartze psikosozialaren programak izango dituen atal desberdinen lanketa:

a. I eta II ariketa: Programaren egokitasunaren azalpena eta landu beharreko beharrizan/arazoearekin harremandutako eredu esplikatiboen berrikuspena.

b. III ariketa: Beste testuinguru batzuetan burututako antzeko programen diseinuen azterketa.

c. IV eta V ariketa: Helburuak zehaztu eta programak ze biztanleria jasotzen duen definitu.

d. VI ariketa: Esku-hartzeak izango dituen jardueren eta prozeduraren deskribapena.

e. VII ariketa: adierazleen deskribapena eta programa ebaluatzeko diseinua.



Ariketa bakoitzak gelakide eta irakaslearen aurrean aurkeztuko da mintegietan. Aurretik idatzizko aurkezpena irakasleari bidaliko zaio eta honek zuzenketa eta iradokizunak burutuko ditu. Ahozko aurkezpena mintegietan ere aurkeztua izango da, non ikasleek irakasle zein gelakideen feedback-a jasoko duten. Bestalde, tailer orduez ere baliatu daitezke ariketa hauek aurrera eraman ahal izateko. Ikasturtearen bukaeran, lan talde bakoitzak idatzizko lan bat aurkeztu beharko du, non bere osotasunean biltzen duen egindako lan guztia. Aldi berean, ahozko aurkezpen bat burutuko dute zentroko irakasleek osatutako epaimahai baten aurrean.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

A MODALITATEA:



Ebaluazio jarraituak honako zati hauek izango ditu:



A. Eduki teorikoen ebaluazioa (notaren % 50):



1. Galdera itxien eta/edo irekien azterketa. Ikastaroa amaitzean egingo da, ofizialki

esleitua. Gehienez ere 4.5 puntu emango dira.



2. Irakurketa osagarrien laburpenak aurkeztea, horretarako ezarritako datan. Honela baloratuko da: 0,5 puntu gehienez.



B. Jarduera praktikoen ebaluazioa (notaren % 50):



1. 1 praktikaren betetze-maila eta kalitatea etengabe ebaluatuko dira ikasturtean zehar. Azken puntuazioa lantalde bakoitzeko kide guztientzat komuna izango da, eta etengabeko ebaluazio eta lanaren azken aurkezpenaren arabera ezarriko da. Gehienez 4 puntu emango dira.



2. 2. eta 3. praktikak. Ikasle bakoitzak bi praktiketako bat egingo du. Gehienez puntu 1 emango da.



Jarduera horiek soilik baloratuko dira horretarako ezarritako datetan egin eta aurkezten badira.



Irakasgaiaren azken nota aurreko kalifikazioen batura izango da, betiere bai zati teorikoa bai praktikoa gaindituta badaude, azterketa teorikoan gutxienez 2.25 punturekin eta 1. lan praktikoan 2 punturekin. Lehenengo deialdian ikasleak aldeetako bat suspenditzen badu eta beste bat gainditzen badu, lortutako puntuak indarrean dagoen ikasturteko deialdietarako gordeko dira, eta supenditutako zatia bakarrik aztertu beharko da. Lortutako puntuak ez dira gordeko hurrengo ikasturteetarako.



B MODALITATEA:



Eduki praktiko eta teorikoen ebaluaketa (notaren %100): Eduki teorikoak eta ariketa praktikoak barne hartzen dituen azterketa.



Ikasleek azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute, ebaluazio jarraituko sisteman parte hartu edo ez. Horretarako, ikasleek idatzi beharko diote irakasleari esanaz etengabeko ebaluazioari uko egiten duela. Horretarako, 9 asteko epea izango dute (lauhilekoaren hasieratik zenbatuko da).



Ebaluazioa MODALITATE EZ-PRESENTZIALEAN egin beharko balitz, modalitate horri jarraituz egingo da: aurrez aurreko ebaluazioaren metodologia, irizpideak eta ehunekoak. Egutegi ofizialean ezarritako eguna eta ordua.

Dagokion plataformaren bidez, azterketa egiteko beharrezko jarraibideak jasoko dituzte ikasleek. Jarraian eGelan banatuko da. Ikasleek gehienez ere denbora bat izango dute azterketa egiteko eta eGelan horretarako prestatutako espaziora igoko du azterketa.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak burututako ikasmateriala, eGelan eskura izango dena.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alemán, M. C. eta Fernández-García, T. (2007) Introducción a los servicios sociales. Madril: UNED.

Blanco, A. eta Rodríguez-Marín, J. (2007). Intervención psicosocial.

Madril: Prentice Hall.

Casas, F. (1996). Bienestar social. Una introducción psicosociológica.

Bartzelona: PPU.

Colegio Oficial de Psicólogos (1998). Perfiles profesionales del psicólogo. Psicología de la Intervención Social. Colegio Oficial de Psicólogos de España. http://www.cop.es/perfiles/contenido/is.htm

Consejo General de la Psicología de España (2018). Reflexiones en torno a la Psicología de la Intervención Social y el Sistema de Servicios Sociales. http://www.cop.es/pdf/IntervencionSocial.pdf

Fernández, I., Morales, J.F. eta Molero, F. (2011). Psicología de la intervención comunitaria. Bilbo: Desclée De Brouwer.

Hernández, B. eta Valera, S. (2008). Psicología social aplicada e intervención psicosocial (2. edizioa). La Laguna: Resma.

Cabanas, M. eta Chacón, F. (1997). Intervención psicosocial y servicios sociales. Un enfoque participativo. Madril: Síntesis.

Hombrados, M. I., García M. A., eta López, T. (2006). Intervención social y comunitaria. Malaga: Aljibe.

Maya, I., García-Ramírez, M. eta Santolaya, F.J. (2007). Estrategias de la intervención psicosocial. Casos prácticos. Madril: Pirámide.

Montero, M. (2003). Teoría y práctica de la psicología comunitaria.

Madril: Paidós.

Musitu, G., Herrero, J., Cantera, L.M. eta Montenegro, M. (2004).

Introducción a la psicología comunitaria. Bartzelona: UOC.

Sánchez, A. (2007). Manual de psicología comunitaria. Un enfoque integrado. Madril: Pirámide.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Chinman, M., Imm, P. eta Wandersman, A. (2004). Getting to Outcomes 2004. Promoting accountability through methods and tools for planning, implementation, and evaluation. Santa Monica, CA: RAND Corporation.
http://www.rand.org/pubs/technical_reports/TR101.html
Doyal, L. eta Gough, I. (1994). Teoría de las necesidades humanas.
Bartzelona: Icaria.
KU Work Group on Health Promotion and Community Development (2012).
Community Tool Box. Lawrence, KS: University of Kansas.
http://ctb.ku.edu/en/default.aspx
Rebolloso, E., Fernández-Ramírez, B. eta Cantón, P. (2008). Evaluación de programas de intervención social. Madril: Síntesis.
Rubio, M.J. eta Varas, J. (2004). El análisis de la realidad en la intervención social. Métodos y técnicas de investigación (3. edizioa).
Madril: CCS.
San Juan, C. (1996). Intervención Psicosocial: Elementos de programación y evaluación socialmente eficaces. Barcelona, Anthropos.
San Juan, C. (2001). Catástrofes y ayuda de emergencia: Estrategias de evaluación, prevención y tratamiento. Barcelona, Icaria.
Serrano, I, eta Rosario, W. (1992). Contribuciones Puertorriqueñas a la Psicología Social Comunitaria. Puerto Rico: Edupr.

Aldizkariak

PSYCHOSOCIAL INTERVENTION / INTERVENCIÓN PSICOSOCIAL
AMERICAN JOURNAL OF COMMUNITY PSYCHOLOGY
JOURNAL OF COMMUNITY & APPLIED SOCIAL PSYCHOLOGY
REVISTA DE PSICOLOGÍA SOCIAL APLICADA
REVISTA ESPAÑOLA DE INVESTIGACIÓN CRIMINOLÓGICA

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala