XSLaren edukia

Psikologia Juridikoa

Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Titulazioa
Psikologiako Gradua (Aurreko plana)
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2436
Mintegia34.5
Gelako p.1319.5
Ordenagailuko p.23
Landa p.34.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

1. Psikologia juridikoaren funtzioak, esku-hartze eremuak eta proiekzio profesionala zein Zuzenbidearekiko harremana ezagutu

2. Adituaren azterketa psikologikoa egiteko gai izan eta horren defentsa ahozko epaiketan

3. Psikologia juridikoaren eremu profesinal osagarriak ezagutzea eta diziplina anitzeko talde batean lan egiteko gai izan

4. Psikologo juridikoaren, bere esku-hartze alorreko funtzio eta arduda deontologikoak ezagutzea

5. Psikologia juridikoari dagozkion dokumentu-iturri ezberdinak erabiltzeko gai izatea eta informazioa eskuratzeko estrategiak menperatzea

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Gaia. Psikologia juridikoari sarrera

2. Gaia. Herri botere, Zuzenbide eta Justizia Administrazioaren oinarriak

3. Gaia. Familia Zuzenbideari aplikatutako Psikologia

4. Gaia. Zigor Arloari aplikatutako Psikologia

5. Gaia. Adingabeen Zigor Zuzenbideari aplikatutako Psikologia

6. Lekukotasunaren Psikologia

7. Zinpeko epaimahaiaren Psikologia

8. Biktimologia

9. Bitartekotza.

MetodologiaToggle Navigation

Eduki nagusiak klase magistraletan emango dira. Ezagutzak, irakurketa osagarriekin osatuko da, ikasleek beren kabuz ordu ez presentzialetan aurrera eramango dituztenak. Era berean, jarduera praktikoak, gelan baitan eta geletatik at aurrera eramango dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasleek bi ebaluazio-modalitate izango dituzte: A modalitatea - ETENGABEKO EBALUAZIOA; B modalitatea - AZKEN EBALUAZIOA



A MODALITATEA - ETENGABEKO EBALUAZIOA



1. Irakasgaian landutako eduki teorikoei eta nahitaezko irakurketei buruzko azterketa (azken notaren % 55)

2. Nahitaezko irakurketen fitxak aurkeztea (azken notaren % 10).

3. Banakako kanpo-praktika (azken notaren % 10).

4. Ikasgelako praktiketara joatea eta horietan parte hartzea (azken notaren % 25).



Irakasgaiaren azken nota aurreko kalifikazioen batura izango da, betiere eduki teorikoei eta nahitaezko irakurketei buruzko azterketa gutxienez 5 punturekin gaindituta badago. Lehenengo deialdian ikasleak azterketa hori eteten badu, beste jarduera batzuetan lortutako puntuak ikasturte bereko hurrengo deialdirako gordeko dira, eta etendako zatia bakarrik aztertu beharko da. Lortutako puntuak ez dira gordeko hurrengo ikasturteetarako.







B MODALITATEA - AZKEN EBALUAZIOA



Irakasgaiaren eduki teorikoak eta praktikoak ebaluatzeko azterketa idatzia izango du (azken notaren % 100). Azterketan ikasgaian landutako eduki teorikoak, nahitaezko irakurketak eta ariketa praktiko bat egingo dira. Test erako galderak eta/edo garapen laburreko galdera irekiak izango ditu. Azterketa-aldi ofizialean egingo da.



Osasun-murrizketengatik modalitate ez-presentzialean ebaluazioa egiten bada, ebaluazio presentzialaren metodologia, irizpide eta ehuneko berberak erabiliko dira. Egutegi ofizialean ezarritako egunean eta orduan, ikasleek azterketa egiteko beharrezkoak diren jarraibideak jasoko dituzte dagokion euskarri digitalaren bidez, eta ondoren eGelan banatuko da. Ikasleek gehienezko denbora izango dute azterketa egiteko, eta, ondoren, eGelan horretarako prestatutako espaziora igoko dute.



Irakasgai honetan, nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea deialdiari uko egiteko.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Klasean ematen diren irakurketak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CONSEJO GENERAL DE LA PSICOLOGÍA DE ESPAÑA. Perfiles profesionales del psicólogo. Psicología Jurídica. Madrid. COP (http://www.cop.es/perfiles/contenido/juridica.htm).

GARRIDO, E., MASIP, J. y HERRERO, C. (2006). Psicología Jurídica. Pearson Prentice Hall.

SIERRA, JC, JIMÉNEZ, EM y BUELA-CASAL, G (Coords) (2010). Psicología Forense: manual de técnicas y aplicaciones. Biblioteca Nueva

SORIA, M.A. (2005). Manual de Psicología Jurídica e investigación criminal. Pirámide.

SORIA, M.A. y SÁIZ, D. (2006). Psicología criminal. Pearson Prentice Hall.

Gehiago sakontzeko bibliografia

CLEMENTE, M. (1995) Fundamentos de la Psicología jurídica. Pirámide.
CLEMENTE, M. (2010). Psicologia jurídica: una ciencia emergente explicativa del derecho. Pirámide.
ECHEBURÚA, E. (2018). Violencia y trastornos mentales. Una relación compleja. Pirámide.
GARRIDO, V., STANGELAND, P. y REDONDO, S. (2013). Principios de criminología (4a edición). Tirant lo Blanch
JIMENEZ, A. (2001) Evaluación psicológica forense. Ámbitos delictivos, laboral y elaboración de informes. Amarú.
LOINAZ, I. (2017). Manual de evaluación del riesgo de violencia. Metodología y ámbitos de aplicación. Pirámide.
OVEJERO, A. (2009). Fundamentos de Psicología Jurídica e investigación criminal. Ediciones Universidad Salamanca.
RAMIREZ, M. (2022). Evaluación psicológica de las custodias infantiles. Pirámide.
SAN JUAN, C. y VOZMEDIANO, L. (2018). Psicología Criminal. Síntesis.
SORIA, M. A. (2002) Manual de psicología penal forense. Atelier.
SORIA, M.A. (2011). Manual de psicología Jurídica, forense y Criminal. Publicacions i Edicions de la Universitat de Barcelona.
URRA, J. (2002) Tratado de Psicología forense. Siglo XXI.

Aldizkariak

Anuario de Psicología Jurídica

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala