Slogan lehiaketa
Lehiaketaren emaitza
Slogan: "Berriz berri, jarrai bedi" / "Reinnovar para avanzar"
Ikasleak: Mikel Uranga Múgica, Paul Sainz Murgoitio eta Irantzu Iriondo Madrazo (Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasleak)
ZORIONAK!
Deskribapena:
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen 40. urteurrena dela eta, ikastegiak ikasleentzako slogan lehiaketa bat antolatu du. Slogan irabazlea urteurrenaren leitmotiv-a izango da 2021/22 ikasturte osoan.
Testuingurua:
2021/22 ikasturtean, hainbat oroitzapen ekitaldi antolatu dira, hiru ardatz nagusitan oinarrituta: lehen promozioetako irakasleen, AZPko langileen eta ikasleen lana aitortzea; egungo ikasleei beren prestakuntzarako eta unibertsitateko bizitzarako pizgarriak ematea eta animatzea, prestakuntzarekin eta aisialdiarekin lotutako hainbat ekitaldiren bidez; eta gure 40 urteko ibilbidea ospatzeko jaia bera.
Lehiaketaren helburuak:
- Sloganak Fakultatearen 40. urteurrenaren helburuak eta/edo testuingurua islatu beharko ditu nolabait.
- Gure ikastegiko edozein gradutako ikasleek proposatuko dute, epaimahai profesional batek erabakiko duen lehiaketa batean.
- Eslogana elebiduna izatea edo bi hizkuntzetan (euskaraz eta gaztelaniaz) aurkeztea baloratuko da.
Parte har dezaketenak:
Gizarte eta Komunikazio Zientzien FakultateKO gradu eta master guztietan matrikulatutako ikasleak. Parte-hartzea banakakoa edo taldekoa izan daiteke.
Target-a:
Fakultateko ikasleak, langileak eta gizartea, oro har.
Komunikazio helburua:
- Fakultatearen urteurrenari sona ematea da asmoa.
- Komunitatea ahalduntzea (ikasleak, langileak…), kide izatearen harrotasuna sortzea.
- Ideien, edukien, iritzien, zientziaren/ikerketaren sortzaile fabrika bat gara.
(Urteurrenaren irudia erantsi da, kontuan hartzea interesgarria balitz ere).
Bitartekoak:
Fakultateak 40. urteurreneko edozein online edo offline euskarritan erabili ahal izango du slogana.
Saria:
Ikasle irabazleak 200 euroko bonu bat jasoko du, EHUdendan erabiltzeko.
Proposamenak entregatzeko epea eta modua:
Posta elektronikoz bidali ahal izango da abenduaren 3a baino lehen (barne) gkz.komunikazioa@ehu.eus helbidera, gaian "slogan 40 urteurrena" adieraziz.
Saria emateko eguna:
Abenduak 16
Epaimahaikideak:
Ana Herrero, Jon Lavin eta Amagoia Sologestoa
Ana Herrero
Ana komunikazioan eta negozioan aplikatutako sormenaren zalea da. Diseinua eta ideiak gizartea pixka bat hobetzeko motorra direla sinesten du. Tokiko, nazioko eta nazioarteko taldeak eta proiektuak gidatzen 20 urteko esperientzia du.
Ibilbidea:
- 2020-gaur egun: MUYren sortzaileetako bat da eta bertako Estrategia eta Marketako zuzendaria.
- MUY aholkularitza estrategikoko enpresa baten eta sormen-agentzia baten nahasketa bat da. Agentzien eta marken arteko harreman eredu desberdin batean sinesten dugu. Alferrikako egiturarik gabeko eredu batean; egosistemarik, smoke seller-ik, global strategy consulting rebrief brand review-rik eta hitz hutsalik gabekoan. Gure gizartea pixka bat hobetuko duten proiektuetarako zentzuzko ideiak egiten saiatzen den jende oso normalean bakarrik oinarritutako eredu batean.
- MUYren bizitzako lehen urtean honako enpresa hauentzako proiektuak garatu ditugu: Anesvad, Eusko Jaurlaritza, Eibar KE, Saunier Duval, Warner Bros eta Brystol Myers Squibb-entzat, besteak beste.
- Gainera, Sortzaileen Klubaren Sormenaren Urtekarian sartzea lortu duten bi euskal agentzietako bat izan gara.
- 2017-2020: Dimension-eko kontuen zuzendari nagusia (Donostia).
- Kontuen taldea gidatu zuen eta honako bezero hauentzako proiektuak garatu zituen: Euskaltel, Eroski, Donostiako Udala, Virgin Telco, EITB, Laboral Kutxa, Kaiku, EAJ edo Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat.
- 2006-2017: Sra. Rushmore-n kontuen zuzendaria (Madril).
- Proiektu integratuen kudeaketa, kontuen zuzendaritza eta estrategia, honako hauentzat: Aquarius, Sprite, Coca-Cola International, Powerade, Flex, MINI-BMW Group, Reina Sofía fundazioa, laSexta, Mahou, PSOE, Nazioarteko Batzorde Olinpikoa eta CyL Tierra de Sabor-entzat.
- 2003-2006: Tiempo BBDOn kontuen exekutiboa (Madril). Proiektuen kudeaketa, Telefónica España eta MTVrako, besteak beste.
- Bere ibilbidean bera partaide izan duten kanpainek aitortza handia izan dute gizartean eta sektorean (Donostiako El Sol jaialdiko sari nagusia, c de c-ren sari nagusia, Marketineko sari nazionala, Inspirational sari nagusia eta bi Ondas sari, besteak beste).
Prestakuntza:
- Ana Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.
- Mondragon Team Academy/Teamlabs-en Berrikuntza, Lidergo eta Ekintzailetzako espezializazioa.
Jon Lavin
- UPV/EHUn Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatu ondoren, Jonek sortzaile gisa lan egin zuen 1. mailako agentzietan 20tik gora urtez. Publizitate askoz gain, branded content-aren arloko proiektu asko ere egiteko aukera izan zuen, arlo horrek branded content izena eduki baino lehenagotik. Coca-Colarentzako app bat, gerraren kontrako GKE batentzako gerra-bideojoko bat, antzezlan bat edo emakumeentzako jatetxe bat Campofrío-rentzat… Edozein formatu da ona, ikus-entzuleekin konektatzen badu.
- Erredaktore gisa hasi zuen bere ibilbidea Bassat Ogilvyn eta, gero, sorkuntza zuzendaria izan zen, Contrapunto BBDO-n eta DDB-n; sorkuntza zuzendari exekutiboa Villar-Rosàs Madrilen; global creative director The Cyranos/McCann-en, eta, 2012tik 2019ra, McCann-eko sorkuntza zuzendari exekutiboa.
- Bere ikuspegi estrategikoari esker, herrialde honetako marka garrantzitsuenetako batzuk eraiki ditu, besteak beste, honako hauek: Canal+, Smart, Mercedes Benz, Nike, Amnesty International, Estrella Damm, Pepsi, Coca-Cola, Movistar, Repsol, IKEA, Twitter, Playstation, Burger King, Campofrío, etab. 250 sari baino gehiago jaso ditu –besteak beste, Canneseko 25 lehoi, horietako batzuk urrezkoak– jaialdi nazional eta nazioartekoetan eta horietako gehienetan epaimahaikidea izan da.
- 2020an, Daniel Sánchez Arévalorekin, Maripaz Lararekin eta gainerako taldekideekin batera, Bijoux Content sortu zuen, branded content-ean espezializatutako sorkuntza ekoiztetxe bat, non edukien sorkuntza zuzendari nagusi kargua betetzen duen. Hor hainbat proiektu egin ditu, hala nola sari asko jaso dituen «Unboxing Ibai», Netflix eta Playstationentzat.
- 2019tik 2021era, c de c-ren Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen eta hainbat unibertsitatetako irakasle elkartua, hala nola Madrilgo Unibertsitate Konplutentsekoa (UCM), Nebrija Unibertsitatekoa eta Enpresa Institutukoa (IE). Horretaz guztiaz gain, Madrid Content School-en sortzaile eta zuzendaria da; hau da, Branded Content arloan espezializatutako hizkuntza hispanoko lehen eskolarena.
Amagoia Sologestoa
- Ikasketak: publizitatea eta Harreman Publikoak Euskal Herriko Unibertsitatean
- Gaur egun, Masmovil Taldeko (Yoigo, MásMóvil, Lebara, Lyca eta Llamaya) Marka, Publizitate eta Branded Content arloetako managerra naiz.
- Nire ibilbidea agentzia batean hasi zen; lehenik DDBko kontuen exekutibo gisa, Telefónica, Idealista, Osborne eta Air Europa markentzat, besteak beste. Ondoren, SCPFko kontuen gainbegirale gisa, Vodafone eta El País markentzat, besteak beste. Gainera, Plangintza Estrategikoko Sailari hainbat bezerorentzat ekintza ez konbentzionalak egiten eta new business-a garatzen lagundu nion.
- Control aldizkariaren 2019-2020ko sarietan iragarkietarako publizitateko hiru zuzendari onenetako bat izendatu ninduten.
- Urrezko EFIa, marka baten gizarte adierazgarritasunaren kategoria berezian, 2019an.
- BCMA saria, gizarte konpromisoaren atalean, 2019an.
- Irratiko publizitatearen Onda sari nazionalean antolakuntzaren aipamen berezia, 2020an.
- Genio saria, ikus-entzunezkoetako berrikuntzarena, 2020an.
- Zilarrezko EFIa, eskualdeko/tokiko kanpaina onenaren kategorian, 2021ean.
- Brontzezko EFIa, produktu/zerbitzu baten kanpaina onenaren kategorian, 2021ean.
- Urrezko EFIa, ikerkuntzaren kategoria berezian, 2021ean.
- Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean.