Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Euskal Laburmetrai Azokaren lehen edizioa

Antlatzaileak: Gidoi – Euskadiko Gidoigileen Elkartetik eta Caostica elkartea

Ekimen hau gure ikus-entzunezko industriaren balio-katearen lehen maila indartzeko asmoz sortu da: FILM LABURRA. Formatu laburra sustatu, ikusarazi eta bere sorkuntza bultzatu nahi dugu, bereziki emakumeen artean, eta sortzaile, ekoizle, banatzaile eta gainerako eragileek interesak partekatzeko topagune bat sortu.

Izena emateko formularioa

EKAINAK 8. BILBOROCK.

9:30. Ateak irekitzea.

10:00. Mahai-ingurua: La industria del Cortometraje Vasco. Maider Oleaga, Sonia Pacios, Carmen Lacasa eta Eguzkiñe Aranzibiarekin; moderatzailea: Iratxe Fresneda.

11:45. Hitzaldia: Recursos públicos para cortometrajistas. Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta ETBko ordezkariekin.

12:30. Hitzaldia Euskal Autore Emakumeentzako Film Laburren Gidoi Lehiaketako finalistekin. Ekainaren 3an elkar ezagutzeko parte-hartzaileak.

13:15. Networking Session. Bertaratutako ikus-entzunezko euskal industriaren arteko topaketa: sortzaileak, ekoizleak, banatzaileak, festibalak...

20:00etan Proiekzioak eta Sari Banaketa Gala.