inf_lineasdeinvestigación

Ikerketa-lerroak

Ingurumen- eta energia-aplikazioetarako sistema katalitiko egituratuak

Monolito, apar, feltro edo mikrokanaletako erreaktore itxurako sistema katalitiko egituratuek aukera berriak eta ernagarriak eskaintzen dizkiote erreakzio kimikoaren ingeniaritzari. Batetik, katalizatzaile egituratuek gas-korronte handiak karga-galera txikiekin eta eraginkortasun handiz tratatzea ahalbidetzen dute, eta, bestetik, mikrokanaletako erreaktoreek prozesuak areagotzeko gaitasun bikainak eskaintzen dituzte, mugikortasun handiko sistema ultrakonpaktuetan materia- eta bero-fluxu handiak ahalbidetzen baitituzte.      

Polimerizazio-prozesuak

Baldintza seguruetan eta ingurumenari kalterik egin gabe ahalik eta kalitatezko polimero gehien ekoiztea bermatuko duten polimerizazio-prozesuak garatzea.

  • 1. Emultsio-polimerizazioa
    • Latex akrilikoak, binilikoak eta estirenikoak.
    • Latex egituratuak. Erreaktore ez-jarraitu, erdi-jarraitu eta jarraituak (irabiatutako tangak, hodizkoak, birzirkulaziodunak).
    • Mikroemultsio-polimerizazioa.
    • Miniemultsio-polimerizazioa.
  • 2. Polikondentsazioa
    • Poliuretanoak. Uretan dispertsatutako poliuretanoak.
    • Polietilen tereftalatoa.
    • Poliuretano-akriliko sistema hibridoak.
  • 3. Eredu matematikoak
    • Polimerizazio eredu zinetikoak.
    • Polimeroen ezaugarrien simulazioa.
    • Nahastearen analisia fluidodinamika konputazionalaren bidez (CFD).
  • 4. Inpaktu handiko poliestirenoa (HIPS)
    • Prozesuaren aldagaiek fase-alderanzketan duten eragina.
    • Morfologiaren garapena eta haren eragina propietateetan.
  • 5. Poliolefinak
    • Katalizatzaile metalozenoen prestaketa, polipropilenoa eta inpaktu handiko polipropilenoa ekoizteko. Partikulen morfologia eta haren eragina propietateetan.
  • 6. Konposatu organiko lurrunkorrik gabeko polimeroak
    • Polimeroen monomeno-hondarrak eta konposatu organiko lurrunkorrak murrizteko postpolimerizazio- eta deslurruntze-prozesuen garapena.