Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ekonomia Zirkularreko Gelak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibar) Climathon 2021ean parte hartu du

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/23

Circularity Gap Reporten datuen arabera, 2020an 100 gigatona baliabide baino gehiago kontsumitu ziren munduan, eta horietatik % 80 baino gehiago jatorri ez berriztagarriak izan ziren (mineralak, metalak eta baliabide fosilak), eta % 8,6 baino ez zen lehengai sekundarioa (material birziklatuak). 2020ko datuak horiek izan baziren, aurreko urteetakoen eta aurtengoen ideia bat egin dezakegu. Ezin dugu ahaztu Lurrak, non lehengai guztiak lortzen ditugun, mugak dituela, mugatua dela. Gainera, erauzteak, ekoizpen-prozesuek, produktuen kontsumoak eta hondakinen kudeaketa ez-eraginkorrak inpaktu sozialak eta ingurumenekoak eragiten dituzte, klima-aldaketa krisia areagotuz.


Ekologia alde batean utzita, ikuspuntu antropozentrikotik ere, argi dago premiazkoa dela materialak eta baliabideak eraginkortasunez erabiltzea, hala nola energia eta ura, bai ekoizpenean, bai kontsumoan. Hori guztia, produktuaren bizitza osoan ingurumen-inpaktuak eta kontsumoak murriztearekin batera, ekonomia zirkularra da. Horregatik, aurrerapen zientifikoak eta teknikoak beharrezkoak dira, besteak beste, fabrikazio- eta birziklatze-prozesu eraginkorrak garatzeko, jarduera batetik baliabideetara pasatzea ahalbidetzen duten prozesuen arteko sinergiak identifikatzeko eta energia-kontsumoa murrizteko, erabilera bakoitzari egokitutako energi berriztagarriei lehentasuna emanez. Euskal Herriko Unibertsitatean ildo horiek lantzen ari dira hainbat diziplinatako ikerketaren bidez. Horren adibide dira Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamenduko Ekonomia Zirkularreko Unibertsitate-Enpresa Gela. Honen helburua ezagutza sortzea da, ikerkuntza eta enpresekin egindako proiektuen bidez, eta Ingeniaritzako ikasleen formakuntza ekonomia zirkularrarekin lotuak dauden gaietan. Climathon da beste adibide garrantzitsu bat, non enpresa, eragile, profesional eta lan-munduan hasteko diren gazteek elkarrekin lan egiten duten aurrera egiteko aurkezten diren erronketan etorkizun iraunkor baterako, hau da, ingurumenerako, gizarterako eta ekonomiarako.

Cristina Peña Rodriguez. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoaren eta Ingurumenaren Ingeniaritza departamenduko irakasle-ikertzaile eta eta Ekonomia Zirkularreko Unibertsitate-Enpresa Gelako zuzendaria (UPV/EHU).