Eskolako Gradu Amaierako Lanen esleipena: Urriko deialdia
Lehenengo argitaratze data: 2021/10/19
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasleek eskaintzen dituzten GrALen zerrenda aste betez egongo da GAURen argitaratuta.
Eskaera GAURen bidez egin behar da eta gehienez 3 GrAL aukera ditzake ikasle bakoitzak (Eskolako irakaslegoak eskainitako 3 GrAL. Enpresek eskainitakoak ez dira esleipen honetan sartzen).
GrALaren gaia esleitzeko bete beharreko baldintzak: Titulazioa eskuratzeko gehienez 72 ECTS kreditu geratzea, GrALaren 12ak barne, eta eskolan Gradu batean matrikulatuta egotea.
DONOSTIAKO IKASLEAK:
Esleipenerako egutegia:
- GrALen eskaintza argitaratzea GAURen: 2021eko urriaren 25a.
- Eskaria egiteko epea GAURen: 2021eko urriaren 25etik 31ra
- Esleipena GAURen: 2021eko azaroaren 2tik 5era.
EIBARKO IKASLEAK:
Esleipenerako egutegia:
- GrALen eskaintza argitaratzea GAURen: 2021eko urriaren 18a.
- Eskaria egiteko epea GAURen: 2021eko urriaren 18etik 27ra
- Esleipena GAURen: 2021eko urriaren 29an.