AZAROAK 2: Informazio-saioa Eibarren "Enplegurako orientazioa"
Lehenengo argitaratze data: 2021/10/29
![Irudia](/documents/9148698/26949247/enplegu-horizontala.jpg/fe70dd78-94d9-161d-b19b-03227d2f4325?t=1635251332117)
Asteartean, azaroaren 2an, 10:00etan, “Enplegurako Orientazioa”ri buruzko informazio-saioa egingo da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko San Andres Aretoan. Jardunaldia 4. mailako ikasleei zuzenduta dago.
Parte hartuko dute:
- Ibon de la Granja, UPV/EHUko Gipuzkoako Enplegu Guneko teknikaria.
- Violeta Morcillo, EURES sareko aholkularia Gipuzkoan. EURES (EURopean Employment Services), enpleguaren lankidetzarako eta langileen joan-etorri askerako sarea da.
- Karmele Arozena, BIC Gipuzkoa Berrilaneko Kalitate eta Komunikazio arduraduna.